Skip to main content

ASOCEX

Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakari karguaz jabetu da

Argitalpen data

Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakaria bere karguaz jabetu da, gaur eguerdian Parlamentuan eginiko ekitaldi batean. Bertan izan dira, besteak beste, Uxue Barkos lehendakaria, Ainhoa Aznarez Parlamentuko presidentea eta kontu epaitegietako ordezkariak.

Olaetxeak azpimarratu duenez, Kontuen Ganbera betiko irizpideen arabera ariko da datozen urteotan: independentzia, profesionaltasuna, beti ere alderdikerietatik kanpo. Konpromisoa agintarien aitzinean hartu badu ere, biztanle guztiak izan ditu gogoan, haei zor zaielakoan diru publikoaren kontrolik zorrotzena.

Olaetxeak krisi ekonomikoa ere aipatu du. Haren ustez, administrazioak diru-sarreren jaitsiera pairatzen ari direnez, horrek bestelako kudekaeta eskatzen du, orain artekoa baino eraginkorragoa. Horregatik, Kontuen Ganberak administrazioen eraginkortasuna eta zerbitzu publikoen kalitatea aztertzen dituen auditorian sakonduko duela iragarri du. Halaber, sistema informatikoen kontrola eta diru-sarreren azterketak areagotuko direla esan du.

Azkenik, Emilio Lledó filosofoaren esanak aipatuz, mezu argia zuzendu die agintariei: “Argi jokatu, zintzotasunez, iruzurrik egin gabe“.

Irudian, Asun Olaetxea karguaz jabetu ondotik, Ainhoa Aznarez Parlamentuko presidentearekin.