Skip to main content

Berriak

El fiscal jefe del Tribunal de Cuentas, en la Cámara de Comptos
Olayo Gonzalez, Kontuen Ganberaren egoitzan

Espainiako Kontuen Epaitegiko fiskalburuak Kontuen Ganberaren egoitza bisitatu du. Ganberako presidenteare, idazkari nagusi eta auditoreekin elkartu ondotik, hitzaldi bat eman du epaitegiko fiskaltzaren lana azaltzeko.

Helio Robledak sei udali buruzko txostenak aurkeztu ditu Parlamentuan

Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko Toki Administrazio Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, erakundeak berriki karrikaraturiko sei udali buruzko txostenak aurkezteko: Altsasu, Etxauri, Faltzes, Lekunberri, Ribaforada eta Bianako Udalei buruzkoak, hain zuzen.

Anai Astiz kontseilaria Helio Robledarekin elkartu da

Anai Astiz, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko kontseilaria, Kontuen Ganberara etorri da gaur goizean, erakundeko presidentearekin elkartzeko. Departamentuko beste goi kargu batzuek lagundurik, Astizek departamentuaren helburu nagusiak azaldu dizkie Helio Robledari, idazkari nagusiari eta auditoreei.

Luis Ordokik Auditoria Publica aldizkariaren saria jaso du

Kontuen Ganberako idazkari nagusiak Auditoría Pública aldizkariaren saria jaso zuen atzo, Toledon eginiko ekitaldi batean. Maria Dolores de Cospedal Castilla La Manchako presidenteak eman zion Ordokiri iazko artikulurik hoberenari dagokion saria. Saria jaso ondoren, nafarrak kontrol erakundeen lanaren aldarrikapena egin zuen, beti ere independentzia eta  profesionaltasunean  oinarritu behar dela azpimarratuz.

Alumnos del Colegio Príncipe de Viana de Olite, de visita en la Cámara de Comptos
Erriberriko Bianako Printzea eskolako ikasleak, Kontuen Ganberan

Erriberriko Bianako Printzea eskolako lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek bisita egin digute gaur goizean.Raquel Echecon, Miriam Marco  eta Jesus Blasco irakasleek lagundurik, gure egoitzara etorri dira Kontuen Ganberaren berri jasotzeko asmoz. Bisita amaitu aurretik, barneko patioan argazki bat egin dugu. Irudian 6. mailako neska-mutikoak.

50 técnicos participan en el Seminario sobre estabilidad presupuestaria
50 teknikari aurrekontu-egonkortasunari buruzko mintegian

Kontuen Ganberako, Nafarroako Gobernuko eta udaletako 50 bat teknikari  gure egoitzan elkartu dira aurrekontu-egonkortasunari buruzko mintegian. Kontuen Ganberak FIASEP fundazioaren laguntzaz antolaturiko mintegiaren helburua da Madrilgo Diputatuen Kongresuak onartu berri duen aurrekontu-orekari buruzko lege proiektua aztertzea, bereziki defizita eta superabitaren kalkuluan izanen duen eragina. Esther Calvo eta Jesus Garcia IGAEko teknikariak dira hizlariak.

Defizitaren kalkulua eta aurrekontu-egonkortasuna aztergai Kontuen Ganberan

Kontuen Ganberak eta FIASEP fundazioak defizitaren kalkulua eta aurrekontu-egonkortasunari buruzko mintegia antolatu dute. Gogoratzekoa da Madrilgo Diputatuen Kongresuak gai hori arautzen duen lege proiektua onartu berri duela. Mintegia Kontuen Ganberaren aretoan eginen da, eta hizlariak IGAE institutuko Jesus Calvo eta Esther Garcia izanen dira.

Helio Robledak zazpì udali buruzko txostenak aurkeztuko ditu Parlamentuan

Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko Toki Administrazio Batzordearen aitzinean agertuko da bihar, erakundeak plazaratu berri dituen zazpi txosten aukezteko. Helio Robledak aurkeztuko dituen txostenak honako udalei buruzkoak dira: Iruñea, Lizarra, Altsasu, Biana, Faltzes, Etxauri eta Berrioplano. Agerraldia arratsaldeko lauretan hasiko da.

Carlos Urgoiti, director delegado de Presupuestos y Servicios Generales del Ayuntamiento de Bilbao, ha ofrecido una charla en la Cámara de Comptos
Carlos Urgoiti, Bilboko Udaleko Aurrekontu eta Zerbitzu Okorrorretako zuzendaria, Kontuen Ganberan

Kontuen Ganberak Nafarroako udal nagusienetako idazkari eta kontu-hartzaileak bildu ditu, iazko fiskalizazioaz hitz egin eta urtekoa prestatzen hasteko. Jardunaldiaren barnean, hitzaldi bat antolatu da: Carlso Urgoiti Bilboko Udaleko Aurrekontu eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariak Bilboko Udalak aurrekontu kudeaketak eginiko aldaketak aztertu ditu. Aipatzekoa da Bilboko Udalak iazko  EPSA  "European Public Service Awards" saria irabazi zuela, aurrekontu arloan eginiko aldaketei esker.

El secretario general de la Cámara de Comptos, Luis Ordoki, premio de la revista Auditoría Pública
Luis Ordokik Auditoría Pública aldizkariaren saria irabazi du

Luis Ordoki Kontuen Ganberako idazkari nagusiak Auditoría Pública aldizkariak ematen duen saria irabazi du “Contenido y alcance de la opinión de legalidad en los informes de fiscalización de los Órganos de Control Externo”, izenburuko artikuluari esker. Artikulua aldizkariaren 54. zenbakian argitaratu zen. Ordokik 6.000 euroko saria jasoko du, apirilean toledon eginen den ekitaldian. 

Ordokik fiskalizazio erakundeen txostenak aztertu ditu, erakunde bakoitzak legezkotasunari ematen dion garrantziaz ohartzeko. Irizpide argirik ezean, batasunaren aldeko apustua egiten du.