Skip to main content

ASOCEX

1.000 lagun bisitan Comptos Ganberaren egoitzan

Argitalpen data

Comptos Ganberak amaiera eman dio 2010-2011 ikasturteko bisitaldi-zikloari. Urritik hona 50 talde etorri dira gure egoitzara, batez ere ikasleak, kultur taldetakoak, unibertsitariak, jubilatuen elkartekoak…Guztira mila lagun inguruk ezagutu dute Antsoleaga karrikako egoitza.

Hurrengo ikasturtean Comptos Ganberaren egoitza ezagutu nahi duten guztiek zita har dezakete 848 421 400 telefonora deituta edo hurrengo helbide elektronikoan: mp.garcia.martinez@navarra.es

Bisitan etorri zitzaigun azken taldea Deustuko Salestarren mintegikoak ziren. Gure egoitza bisitatu ondoren, barneko patioan argazkia egin genien.