Skip to main content

ASOCEX

Helio Robledak ausardia eskatu die auditoreei, goizean hasitako topaketaren inaugurazio-ekitaldian

Argitalpen data

Estatuko epaitegietako 150 ordezkari Iruñean bildu dira gaur, kanpo fiskalizazioak dituen erronkak aztertzeko. Inaugurazio ekitaldian Alberto Catalan legebiltzarburuak eta Helio Robleda Kontuen Ganberako presidenteak parte hartu dute.

Catalanek fiskalizazio erakundeen betebeharra funtsezkoa dela adierazi du. Alde horretatik, Nafarroakoa Estatuko zaharrena dela nabarmendu du. Catalanek dei bat luzatu die auditore guztiei hemendik aurrera ere lan tekniko hori egiten jarrai dezaten, beti ere auditoreei eskatu beharreko independentziari eutsiz.

Robledak, bere aldetik, gaurko krisi garaian Administrazioek eraginkortasunik handiena erakutsi behar dutela azpimarratu du. Haren ustez, kontu epaitegiek administrazioen eraginkortasuna aztertu behar dute, beldurrik gabe. Eta txostenetan egiten diren gomendioak betearazteko garaian ere ausardia eskatu du.