Skip to main content

ASOCEX

150 lagunek eman dute izena kanpo fiskalizazio erakundeen topaketetan parte hartzeko

Argitalpen data

Nafarroako Comptos Ganbera lanean ari da kanpoko fiskalizazio erakundeen topaketaren antolaketan. Izena emateko epea amaiturik, aurreikuspenik hoberenak bete egin dira, 150 lagunek parte hartuko dutelako. Gehienak fiskalizazio erakundeetako teknikariak dira, baina badira, halaber, administrazioetako kudeatzaileak eta auditoria enpresetako ordezkariak. Topaketa intereseko gaiak aztertuko dituzten lan taldeen bitartez eginen da: krisi garaiko fiskalizazioa, hezkuntza eta osasungintzaren fiskalizazioa, azken urteotako esperientziarik aipagarrienak...  

Topaketa Nafarroako Administrazio Publikoen Institutuaren egoitzan eginen da, Iruñeko Nabarreria karrikan.