Skip to main content

ASOCEX

Berriak

Cerca de 1.000 personas han visitado la Cámara de Comptos en los últimos meses
Mila lagun inguru bisitan Kontuen Ganberaren egoitzan

Kontuen Ganberak amaiera eman dio 2012-2013 ikasturteko bisitaldi-zikloari. Urritik hona 40 talde etorri dira gure egoitzara, batez ere ikasleak, kultur taldetakoak, unibertsitariak, jubilatuen elkartekoak...

Hurrengo ikasturtean Kontuen Ganberaren egoitza ezagutu nahi duten guztiek zita har dezakete 848 421 400 telefonora deituta edo hurrengo helbide elektronikoan: camara.comptos@navarra.es .

La Cámara de Comptos firma un acuerdo de colaboración con la Fiscalía del Tribunal de Cuentas
Kontuen Ganberak hitzarmen bat sinatu du Madrilgo Kontu Epaitegiarekin

Olayo Gonzalez Espainiako Kontuen Epaitegiko fiskal burua Kontuen Ganberara etorri da bi erakundeen arteko kolaborazio hitzarmen bat sinatzeko. Hitzarmenaren helburua da bi erakundeen arteko harremanak hobetzeko, batez ere komunikazioa arinagoa izan dadin, fiskalak Kontuen Ganberaren txostenen ondorioz har ditzakeen erabakiei dagokienez. Irudian, fiskal burua, Kontuen Ganberako presidente Helio Robleda eta Luis Ordoki idazkari nagusia.

Helio Robledak hitzaldi bat emanen du "Auditorearen egun"ean

Kontuen Ganberako presidenteak hitzaldi bat emanen du gaur, Iruñeko "Puerta del Camino" hotelean "Auditorearen eguna"ren karietara, eguerdiko ordu batean hasita. Robledak diru publikoaren kontrolaren egoera azaltzeaz gain, gardentasuna hobetzeko neurriak ere proposatuko ditu. Aurretik, Mario Alonsok Kontu Ikuskarien Elkarteko presidenteordeak auditoreen egoeraz hitz eginen du.

Estudiantes de Puerto Rico visitan la Cámara de Comptos
Puerto Ricoko ikasle talde bat, Kontuen Ganberan

Puerto Ricoko Sagrado Corazón Unibertsitateko irakasle eta ikasle batzuk Kontuen Ganberaren egoitzara etorri dira gaur goizean, Ansoleaga karrikako eraikina ezagutu eta erakundearen berri jasotzeko. Irakasle eta ikasleak Foro Europeoko ordezkari batekin etorri dira, prestakuntza zentroaren bitartez antolatzen baitituzte urtero Nafarroako hainbat erakundetan egiten  dituzten bisitak. Egoitza bisitatu ondotik, Kontuen Ganberaren historia eta gaurko egungo zereginen berri jaso dute.

Fermin Erbiti ha presentado un libro sobre la sede de la Cámara de Comptos
Fermin Erbitik Kontuen Ganberaren egoitzari buruzko liburua aurkeztu du

Fermin Erbitik "Kontuen Ganbera: Iruñeko etxe zaharrenaren eta ingurukoen istorioak" liburua aurkeztu du. Helio Robleda presidenteak eta Luis Ordoki idazkariak lagundurik, Kontuen Ganberako Komunikazio arduradunak liburuaren nondik-norakoak azaldu dizkie bertan bilduriko gonbidatu eta kazetariei. Erbitik azaldu duenez, Kontuen Ganberaren egoitza balio  handiko eraikina da. Batetik, hiriko etxe gotiko bakarra delako: eta, bestetik, istorio oso interesgarriak gordetzen dituelako.

Helio Robledak haurdunaldiaren eteteari buruzko txostena azaldu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko Osasun Batzodearen aitzinean agertu da, haurdunaldiaren eteteari buruzko txostena azaltzeko. Txostenaren helburua zen abortoaren kostuak aztertzea, Osasunbideak izanen lukeen kostua eta klinika pribatuari ordaindurikoa alderatzeko. Robledak haurduanldiaren etetea zentro publikoetan egiteko aukera aztertzeko eskatu dio Gobernuari eta, edozein kasutan, klinika pribatuetan eginez gero hitzarmen bat egin dezala.

Gaztela-Leongo etxeko kideek Kontuen Ganbera bisitatu dute

Gaztela-Leongo etxeko hogei lagun bisitan etorri zaizkigu gaur arratsaldean. Taldeak Kontuen Ganberaren etxea ezagutzeaz gain, erakundearen berri jaso nahi zuen. Patioa eta lehen solairua ikusi ondoren, Kontuen Ganberari buruzko bideoa ikusi dute.

Un grupo del Ateneo Navarra, de visita en la Cámara de Comptos
Nafar Ateneoko talde bat, Kontuen Ganberan bisitan

Nafar Ateneoko 35 lagun Kontuen Ganberaren egoitzara etorri dira gaur goizean, Ansoleaga karrikako etxea ez ezik, erakundearen historia eta gaur egungo egoera ezagutzeko asmoz. Barneko patioa eta lehen solairua ikusi ondotik, Kontuen Ganberari buruzko bideoa eta historian barnan egoitzatik pasatu diren erakundeei buruzko argazki erakusketa ikusi dituzte. Bisita amaitu aurretik, argazkia egin diegu barneko patioan.

Seminario de Ramón Vilarroig Moya sobre productos financieros
Finantza-produktu berriei buruzko mintegia Kontuen Ganberan

Ramón Vilarroig Moya, Jaume I Unibertsitateko irakaslea finantza-produktu berriei buruzko mintegia ematen ari da Kontuen Ganberan. Ganberako funtzionarioez gain, beste erakundeetako teknikari batzuek ere parte hartzen dute. Kontuen Ganberak eta FIASEP fundazioak antolaturiko mintegian, azken urteotan sortu diren finantza-produktu berriak eta kontrol erakundeen ikuspegitik sortzen dituzten arazoak aztertuko dira. Mintegia bihar eguerdian amaituko da.  

Visita del IES Lekaroz Elizondo a la Cámara
Elizondo-Lekarozko ikasle talde bat, Kontuen Ganberan

Elizondoko institutuko ikasle talde bat gurean izan da gaur goizean, Kontuen Ganberaren etxea ezagutu eta erakundearen zereginak ezagutzeko asmoz.Ansoleaga karrikako eraikina bisitatu ondotik, Parlamentura joan dira. Aurretik, talde guztiekin egin ohi dugun bezala, patioan elkartu eta argazkia egin diegu.

Subscribe to Noticias