Skip to main content

ASOCEX

Puerto Ricoko ikasle talde bat, Kontuen Ganberan

Argitalpen data

Puerto Ricoko Sagrado Corazón Unibertsitateko irakasle eta ikasle batzuk Kontuen Ganberaren egoitzara etorri dira gaur goizean, Ansoleaga karrikako eraikina ezagutu eta erakundearen berri jasotzeko. Irakasle eta ikasleak Foro Europeoko ordezkari batekin etorri dira, prestakuntza zentroaren bitartez antolatzen baitituzte urtero Nafarroako hainbat erakundetan egiten  dituzten bisitak. Egoitza bisitatu ondotik, Kontuen Ganberaren historia eta gaurko egungo zereginen berri jaso dute. Erakundeari buruzko bideoa ikusi dute gero eta, amaitzeko, Asun Olaetxea auditoreak eta Gemma Sanchez legelariak hitzaldi bat eman diete, eguneroko lanen kontu praktikoak azaltzeko.