Skip to main content

ASOCEX

Mila lagun inguru bisitan Kontuen Ganberaren egoitzan

Argitalpen data

Kontuen Ganberak amaiera eman dio 2012-2013 ikasturteko bisitaldi-zikloari. Urritik hona 40 talde etorri dira gure egoitzara, batez ere ikasleak, kultur taldetakoak, unibertsitariak, jubilatuen elkartekoak...

Hurrengo ikasturtean Kontuen Ganberaren egoitza ezagutu nahi duten guztiek zita har dezakete 848 421 400 telefonora deituta edo hurrengo helbide elektronikoan: camara.comptos@navarra.es .

Bisitan etorri zitzaigun azken taldea Iturramako jubilatu eta pentsiodunen elkartekoak izan ziren. Gure egoitza bisitatu ondoren, barneko patioan argazkia egin genien.