
- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Prentsa oharrak
Tipo | Fecha | Título | Informe PDF |
---|---|---|---|
Informes | Osasun mentala, 2020-2023
Kontuen Ganberak txosten bat argitaratu du osasun mentalaren kudeaketari buruzkoa. Azterketa 2020-2023 aldiari dagokio. Gaur egungo egoera aztertzeaz gain, 2020ko txostenean gai berari buruz emandako gomendioak jarraitu diren berrikusten du. Osasun mentala osasun-kudeaketaren alderdi bat da, pandemiaren ondoren bereziki kezkatzen duena. Hori dela… |
||
Informes | Iruñeko Udalaren kontratuak gardentasuna eta publizitatea (2023-2024)
Kontuen Ganberak Iruñeko Udalak eginiko kontratuen gardentasun eta publizitatea aztertu ditu. Nafarroako Kontratazio Atarian argitaraturiko informazioan oinarritu da txostena. Txostenak Iruñeko Udalaren kontratuak ez ezik, haren erakunde autonomo eta sozietateek eginikoak ere aztertu ditu. Iruñeko Udalak Nafarroako Kontratazio Atarian… |
||
Informes | Next generation funtsekin finantzaturiko hezkuntza sisteko digitalizazio programa (2021-2024)
Hezkuntza Departamentuak 14 milioiko inbertsioa egin du ikastetxe publikoen digitalizazioan 2025eko ekainaren 11 Kontuen Ganberak eskolen digitalizazioari buruzko txosten bat egin du. Hezkuntza Departamentuak 14 milioiko inbertsioa egin du xede horrekin. Europak emaniko Next generation funtsak Nafarroako ikastetxe publikoetara bideratu dira. |
||
Informes | Sodenak Sunsundegui SAri egindako ekarpen finantzarioak (2009-2024)
Sodenak 49 milioi eman dizkio Sunsundeguiri 2025eko ekainaren 6 |
||
Berriak | Ignacio Cabezak Gaztediaren Kontseiluaren etorkizunari buruzko hausnarketa eskatu du Parlamentuan
Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Parlamentuan agertu da gaur, Nafarroako Gaztediaren Kontseiluari buruzko txostena aurkezteko. Txostena oso kritikoa da Gaztediaren Kontseiluaren kudeaketarekin. "Ez du kontabilitaterik eramaten, ez du deus egiten, egoitzarik ere ez du eta, gainera, 120.000 euroko zorra dauka". Horregatik, kontseiluaren… |
||
Informes | Langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzen kudeaketa Barañaingo, Lizarrako eta Zizur Nagusiko erakunde autonomoetan (2023)
Kontuen Ganberak Barañaingo, Lizarrako eta Zizur Nagusiko udaletako erakunde autonomoen kudeaketa aztertu du. Langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak dira azterturiko kontuak. Datuak 2023koak dira. Barañaingo Udalak bi erakunde autonomo ditu: Lagunak kirol zerbitzua eta Luis Morondo Musika Eskola. Lizarrako Udalak Julian Romano Musika… |
||
Informes | Fontellasko Udala (2023)
Kontuen Ganberak Fontellaseko Udalaren kontuak aztertu ditu. Parlamentuak egin zuen txostena egiteko eskaria, PPk eskatuta. Txostenak Fontellaseko Udalaren 2023ko kontuak eta kudeaketaren legezkotasuna aztertu ditu. 2023an, Fontellaseko Udalak 2,9 milioi gastatu eta 2,1 milioi bildu zituen. |
||
Berriak | Asociex-en apirileko boletina argitaratua
Asociex-en apirileko boletinak argia ikusi du. Bertan, Estatuko kontu epaitegiek eginiko lanaren berri ematen dugu: txostenak, albisteak... Bi hilabetean behin argitaratzen dugu. |
||
Berriak | Mexikoko Audotoretza Akademiaren saiakera saria
Mexikoko Auditoretza Akademiak 2025eko saiakera saria antolatu du. Akademia 1994an sortu zen, auditoretza bultzatzeko. Deialdian auditore publiko eta pribatuek, ikerlariek eta irakasleek parte hartzen ahal dute. |
||
Informes | Nafarroako Gaztediaren Kontseiluaren urteko kontuak, 2023 eta 2024
Kontuen Ganberak Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren azken bi urteotako kontuak aztertuta, kontabilitatean kontrol falta atzeman du. Gaur egun, Kontseiluak ez du deus egiten eta, gutxienez, 120.000 euroko zorra du. Bideragarritasun falta nabarmena izanik, txostenak Kontseilua deuseztatzeko aukera aipatzen du. |
Antesala despacho presidencia