
- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Prentsa oharrak
Tipo | Fecha | Título | Informe PDF |
---|---|---|---|
Berriak | Maria Chivite, “Kontuen Ganberako topaketetan”
Maria Chivite lehendakaria Kontuen Ganberan izan zen atzo visitan, “Kontuen Ganberako topaketak” ekimenean parte hartzen. Horren bitartez, politika, gizarte eta kultur arloetako jendea gure etxera gonbidatzen dugu, haiek ezagutu eta haien iritzia ezagutzeko. Dena elkarrizketa baten bidez egin dugu. Horixe egin genuen atzo Chiviterekin: haren… |
||
Berriak | Asun Olaetxeak 2018ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan
Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako lehendakaria, Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur, iazko kontu orokorrei buruzko txostena aurkezteko. Jose Luis Ezquerro idazkaria nagusiarekin eta txostenaren egile Karen Moreno auditorearekin joan da. |
||
Berriak | Kontuen Ganberak hitzarmena sinatu du Tuterako Valle del Ebro institutuarekin
Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak eta Tuterako Valle del Ebro institutuko zuzendari Izaskun Ciriza kolaborazio hitzarmen bat sinatu dute ikasleen artean ekonomia arloko ikerketa proiektuak bultzatzeko. Aipatzekoa da Tuterako institutuak beste erakunde batzuekin antzeko hitzarmenak sinatu dituela, horien artean UNED edo Reina Sofia… |
||
Berriak | Iruñeko Maria Inmaculada Lanbide Heziketako talde bat, Kontuen Ganberan bisitan
Iruñeko Maria Inmaculada Lanbide Heziketako ikastetxeko talde bat bisitan izan dugu gaur gure egoitzan. Administrazio kudeaketako taldea Maite Yarnoz irakaslearekin etorri da. Etxea ikusi nahi zuten, eta erakundeak egiten duen lanaren berri jaso. Ondoren, erakundearen bideoa ikusi dute. Eta, amaitzeko, barneko patioan argazkia egin dugu. |
||
Informes | Iruñeko Udala (2018)
Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñeko Udalaren iazko kontuak aztertu ditu. Txostenak 2018ko kontuak, legezkotasuna eta finantza egoerari buruzko iritzia ematen du. Kontuen Ganberak azken txostenetan eginiko aholkuen jarraipena ere egin du. |
||
Berriak | Estatuko kontu auzitegietako ordezkarien bilera
Estatuko kontu auzitegietako ordezkari guztiak Madrilen elkartu dira gaur hainbat aztertzeko: funtzionarioen prestakuntza, teknologia berriak eta auzitegien arteko koordinazioa. Kontuen Ganberaren izenean, Asun Olaetxea lehendakaria izan da bertan. Irudian, ordezkari guztiak bilera amaitu eta gero. |
||
Informes | Hezkuntza Departamentuko funtzionarioen nominaren kudeaketa
Kontuen Ganberak Hezkuntza Departamentuko funtzionarioen nominaren kudeaketa aztertu du. Ikuskaritza informatikoari esker, lehen aldiz langileriaren gastu gehienak aztertzeko modua izan du. Kontuan hartzekoa da langileriaren soldata gastuen zati oso garrantzitsua dela: %15. |
||
Informes | Nafarroako kontu orokorrak (2018)
Nafarroako Kontuen Ganberak iazko kontu orokorrei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak Foru Administrazioaren finantza egoera aztertzen du, sektore publikoa osatzen duten erakunde guztien datuak emanez: Gobernua eta haren erakunde autonomoak; Nafarroako Parlamentua eta haren menpeko instituzioak: Kontuen Ganbera eta Arartekoa; eta fundazio… |
||
Informes | Nafarroako toki administrazioa (2017)
Nafarroako Kontuen Ganberak toki administrazioaren egoerari buruzko txostena kaleratu du. Txostenaren helburua da gure lurraldeko udal eta gainerako toki erakundeen egoera orokorra aztertzea. Datuak 2017koak dira. |
||
Berriak | Aste honetan bi txosten argitaratuko ditugu: Toki Administrazioa eta Nafarroako kontu orokorrak
Aste honetan, Kontuen Ganberak bi txosten argitaratuko ditu: Toki Administrazioari buruzkoa eta Nafarroako kontu orokorrei buruzkoa. Lehenbizikoak Nafarroako udal eta gainerako toki entitateen egoera aztertzen du, ikuspegi orokorretik. Bigarrenak, berriz, Foru Administrazioaren finantza egoera. |
Antesala despacho presidencia