Skip to main content

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Informes Iruñeko Udala (2014)

Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñeko Udalaren 2014ko kontuei buruzko txostena kaleratu du. Txostenak 2014ko kontuak, legezkotasuna eta finantza egoera aztertu ditu. Kontuen Ganberak azken txostenetan eginiko aholkuen jarraipena ere egin du. Iruñeko Udalak bi erakunde autonomo ditu (Hirigintza Gerentzia eta Haur Eskolak), bost enpresa publiko (…

()
Berriak San Francisco Javier Alargun Elkartea

San Francisco Javier Alargun elkarteko talde bat gurean izan da gaur goizean, Iruñeko etxe zaharrena ezagutu eta erakundearen berri jaso nahi baitzuten. Barneko patioa eta solairu nagusia bisitatu ondotik, bisitariei jartzen zaien bideoa ikusi dute. Bisita amaitu aurretik, argazki egin diegu etxeko patioan.

Informes 2014ko Nafarroako Kontu Orokorrak

Nafarroako Kontuen Ganberak 2014ko kontu orokorrei buruzko txostena kaleratu du. Bertan, ohi denez, nafar ogasunaren egoera aztertzen da, ikuspegi orokorra eskainiz. Txostenak Gobernuaren kontuak ez ezik, elkarte eta fundazio publikoenak, eta Parlamentuaren eta haren menpeko erakundeenak ere biltzen ditu. Txostenak dioenez, Nafarroako Gobernuak…

()
Berriak Datorren asteazkenean, Ubideko leku ureztagarriei buruzko txostena aztergai Parlamentuan

Datorren asteazkenean, arazoak 4, Kontuen Ganberako presidentea Parlamentura joanen da, berriki Nafarroako Ubideko leku ureztarriez eginiko txostena azaltzeko. Agerraldia Landa Garapen, Ingurugiro eta Toki Administrazio Batzordearen aitzinen eginen da, goizeko 9:30etan hasita.

Berriak Finalizado el practicum dirigido a estudiantes del doble grado ADE/Derecho

Unibertsitate Publikoko EAZ (Enpresen Administrazio eta zuzendaritza) eta Zuzenbidea gradu bikoitzeko ikasleendako ikastaroa amaitu da. Ekimena Kontuen Ganberaren eta Unibertsitate Publikoaren arteko hitzarmenari esker burutu da. Graduko seigarren mailako ikasleei zegoen zuzenduta, eta 25 ikaslek parte hartu dute, bi taldetan banaturik. Kontuen…

Berriak Elizondoko Lanbide Heziketako Institutuko ikasleak, Kontuen Ganberan

Elizondoko Lanbide Heziketako ikasle talde bat gure egoitzan izan da gaur goizean. Taldearen helburua zen etxea bisitatzea eta, ondoren, Kontuen Ganberak egiten duen lanaren berri jasotzea. Egoitza ezagutu ondotik, kontu-ikuskari batekin elkartu dira, auditoria publikoaz informazioa jasotzeko. Argazkian, baztandarrak kontu-ikuskariarekin.

Berriak Toki Sektore eta Iruñerriko Mankomunitateari buruzko txostenak aztergai, heldu den asteazkeneko agerraldian

Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakari Helio Robleda Parlamentuan agertuko da datorren astean, erakundeak kaleratu berri dituen bi txostenen berri emateko: Nafarroako toki sektorea eta Iruñerriko Mankomunitatea, hain zuzen. Agerraldia asteazkenean, hilak 14, izanen da, goizeko 9:30etan hasita.

Informes Tuterako Udala (2014)

Nafarroako Kontuen Ganberak Tuterako Udalaren iazko kontuak aztertu ditu. Txostenak honako gaiei buruzko iritzia eman du: aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera. Tuterako Udalak bi erakunde autonomo ditu: Uren Udal Batzordea eta Castel Ruiz Kultur etxea. Tuterako Udalaren gastua 35 milioi izan zen; diru-…

()
Informes Nafarroako Ubideko toki ureztagarriak

Kontuen Ganberak Nafarroako Ubideak ureztaturiko esparruen egoera aztertzen duen txostena kaleratu du. Parlamentutik heldu zen txostena egiteko eskaera, Geroa Bai taldeak bultzaturik. Txostenaren helburu nagusiak dira ureztatze sistemak sorturiko kostuak, eta hortik atera daitezkeen etekinak kalkulatzea. Ubideak hartzen duen eremua ureztatzeko…

()
Informes Nafarroako Gobernuak elkarte eta erakunde batzuei emaniko diru-laguntzak (2014)

Kontuen Ganberak Gobernuak iaz emaniko diru-laguntza batzuei buruzko txostena kaleratu du. Azterturikoen artean daude, besteak beste, kultur eta kirol arloko erakundeek jasotakoak. Guztira hiru milioiko laguntzak aztertu dira eta gehienak kirol arlokoak dira. Txostenak dioenez, Gobernuak behar bezala jokatu du laguntzak ematerakoan. Diru jasotzen…

()

Antesala despacho presidencia