Skip to main content

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Berriak Eskolapioetako bi ikasle talde, Kontuen Ganberan bisitari

Iruñeko Eskolapioen ikastetxeko bi talde Kontuen Ganberan bisitari izan ditugu gaur. Batxilergoko lehen kurtsoko ikasleek gure egoitza ezagutzeaz gain, Kontuen Ganberaren berri jaso dute. Amaieran etxeko patioan argazkia egin diegu.

Berriak Helio Robledak “itzalpeko bidesari”ei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako presidente Helio Robleda Parlamentuko Sustapen Batzordean agertu da, “itzalpeko bidesari”aren bidez eginiko azpiegiturak aztertzen dituen txostena azaltzeko. Bilera hasi aurretik, komunikazio arduradunak horrela laburbildu du txostena.

Berriak Parlamentuko Sustapen Batzordeak bihar "Itzalpeko ordainsari"ei" buruzko txostena aztertuko du

Parlamentuko Sustapen Batzordeak "Itzalpeko ordainsari"ei buruzko txostena aztertuko du bihar, goizeko 10etatan hasiko den bileran. Iazko abenduan kaleratutako txostenaren helburua zen "itzalpeko ordainsari"aren bidez eginiko inbertsioen emaitza aztertzea. Hiru dira: Bideko autobidea, Piriniokoa eta Nafarroako urtegiaren eremuan ureztaturiko…

Berriak Parlamentuak bi sindikatuk eta enpresarien elkarteak jasotako diru-laguntzei buruzko txostena aztertuko du

Heldu den ostegunean, urtarrilak 29, Helio Robleda Parlamentura joanen da sindikatu eta enpresarien elkarteak jasotako diru-laguntzei buruzko txostena aurkeztera. Txostena Parlamentuak berak eskatu zuen, PP talde parlamentarioak eginiko eskaeraren ondorioz. Abenduan kaleratutako txostenak dioenez, UGT eta CCOO sindiaktuek eta CEN enpresarien…

Berriak Heldu den ostegunean, Tasubinsa eta Anfas-ek jasotako diru-laguntzak aztergai Parlamentuan

Heldu den ostegunean, Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuan agertuko da Tasunbinsa eta Anfas-ek jasotako diru-laguntzei buruzko txostena aurkezteko. Bildu-Nafarroa taldeak eskatutako txostenak bi entitateek 2009-2013 epean jasotako laguntzak aztertu ditu. Iazko azaroaren amaieran argitaratu zen.

Berriak Maria Inmaculada Lanbide Heziketa ikasleak, Kontuen Ganberan

Iruñeko Maria Inmaculada Lanbide Heziketako ikasle talde bat gure egoitza bisitatzera etorri da gaur, Maite Yarnoz irakaslearekin. Kontuen Ganberaren egoitzaren berri jaso ondoren, instituzioaren zeregina azaldu zaie. Ondoren, hori dena azaltzen duen bideoa ikusi dute. Bisita amaitu aurretik, patioan elkartu ditugu argazkia ateratzeko.

Informes Nafarroako Kontuen Ganberako babeserako sistema (2012-2013)

.

()
Informes Eguesibarko Udala, 2013

Nafarroako Kontuen Ganberak Egues Ibarreko Udalaren 2013ko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak aurrekontu-kitapena, legezkotasuna, finantza-egoera eta azken urteotako gomendioen jarraipena aztertu ditu. Egues Ibarreko udalak hamar kontzeju ditu eta beste zortzi leku eta jaurerri. Azken urteotan, Egues Ibarreko biztanleria nabarmen…

()
Informes Burlatako Udala (2013)

Nafarroako Kontuen Ganberak Burlatako Udalari buruzko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan, 2013ko kontu orokorra, legezkotasuna eta Udalaren finantza-egoera aztertzen dira. Txostenak dioenez, Burlatako Udalak 15,9 milioi gastatu eta 15,2 bildu zituen, udalaren bi patronatuen datuak ere kontuan hartuz: Kirol eta Musika Patronatuak. Gastu…

()
Informes Itzalpeko ordain-saria

Nafarroako Kontuen Ganberak Gobernuak "itzalpeko ordain-saria" sistemaren bidez eginiko hiru proiekturen egoera aztertu du: bideko Autobidea, Pirinioko Autobidea eta Nafarroako Ubideak ureztaturiko lekuak. Bideko Autobidea Autovía del Camino, S.A. enpresak egin zuen. 70 kilometroko mantentze-lanaz ere enpresa bera arduratzen da. Autobidea…

()

Antesala despacho presidencia