
- EGOITZA ELEKTRONIKOA
- Jarraitu gaitzazu ....
- SALAKETEN KANALA
ASOCEX
Prentsa oharrak
Tipo | Fecha | Título | Informe PDF |
---|---|---|---|
Informes | Tuterako Udala (2011)
Nafarroako Kontuen Ganberak Tuterako Udalaren 2011ko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera. Tuterako Udalak bi erakunde autonomo ditu: Uren Udal Batzordea eta Castel Ruiz Kultur etxea. Azken hau enpresa publika bihurtu zen iaz… |
||
Berriak | Cuatrovientos institutuko talde bat, gure egoitzan bisitan
Cuatrovientos institutuko ikasle talde bat gure egoitzara etorri da gaur goizean. Administrazio eta Finantza goi zikloko ikasleak ziren, auditoriaz ere zerbait ikasten dutenak. Erakundearen berri orokorra jaso ondoren, Kare Moreno auditorearen azalpenak jaso dituzte. Amaieran, barneko patioan argazkia egin diegu. |
||
Informes | Garinoaingo Udala (2011)
Kontuen Ganberak Garinoaingo Udalari buruzko txostena kaleratu du. Fiskalizazioa Parlamentuak eskatu zuen urte hasieran, PSNk, Nafarroa Baik, Bilduk eta Ezkerrak aurkezturiko eskariaren ondorioz. Txostenak 2011ko kontuak eta azken lau urteotako finantza egoeraren bilakaera aztertzen ditu. |
||
Berriak | Miguel Álvarez Bonaldek irabazi du "Mariano Zufia" saria
Miguel Álvarez Bonald, Espainiako Kontuen Epaitegiko kontseilari ohiak irabazi du "Mariano Zufía" sari. FIASEP fundazioak ematen duen saria diru publikoen fiskalizazioan aritutako norbaiten meritua nabarmentzea du helburu. Saria heldu den 23an jasoko du Madrilen, Autidoria Publikoaren kongresuan. |
||
Informes | Zizur Nagusiko Udalala (2011)
Nafarroako Kontuen Ganberak Zizur Nagusiko Udalaren iazko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertu ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera. |
||
Informes | Antsoaingo Udala (2011)
Nafarroako Kontuen Ganberak Antsoaingo Udalaren 2011ko fiskalizazioa ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren eta haren erakunde autonomoaren finantza-egoera. Antsoaingo Udalaren patronatu bakarra kirol eta kultur arloaz arduratzen den Gazte-Berria da. |
||
Informes | Nafarroako Gobernuaren automobil-parkearen kudeaketa (2011)
Kontuen Ganberak Nafarroako Gobernuaren automobil-parkeari buruzko txostena kaleratu du. |
||
Berriak | Kontu-epaitegietako ordezkariak, Madrilgo epaitegiko ordezkariekin bildu dira
Autonomietako kontu epaitegietako ordezkariak Madrilgo Kontu Epaitegikoekin elkartu dira gaur Madrilen, kontrol erakundeena arteko elkar-lanaz hitz egiteko. Aipatzekoa da Madrilgo Kontu Epaitegiko kontseilariak berriki aukeratu dituztela, eta autonomietako kontrol erakundeekin ahalik eta azkarren bildu nahi zuten, kontrol maila ezberdinen arteko… |
||
Berriak | Tafallako Politeknikoko ikasleak, Kontuen Ganberan
Tafallako Politeknikoko Administrazio zikloko talde bat gure egoitzara etorri da gaur goizean, Ansoleaga karrikako eraikina ezagutzera. Taldeak aurretik Parlamentua eta Iruñeko Udala bisitatu ditu. Gurean barneko patioa eta solairu nagusia erakusteaz gain, erakundearen historiaz eta gaur egungo egoeraz hitz egin diegu. Joan aurretik argazkia egin… |
||
Berriak | Helio Robledak ogasunaren egoera aztertuko du gaur Parlamentuan
Helio Robleda, Nafarroako Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko ekonomia batzordearen aitzinean agertuko da, nafar ogasunaren egoeraz mintzatzeko. Parlamentuak berak eginiko eskaerari jarraituz, Kontuen Ganberak ogasunaren ekainaren 30eko egoerari buruzko txostena kaleratu du, amaitu gabeko ekaldi batez egiten duen lehena. Agerraldia… |
Antesala despacho presidencia