Skip to main content

ASOCEX

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Berriak Kontuen Ganberari buruzko erakusketa, zabalik Parlamentuan

Gaur goizean Paarlamentuan eginiko ekitaldi baten bidez zabaldu da Kontuen Ganberari buruzko erakusketa. Hizlari aritu dira Parlamentuko presidente Unai Hualde; Asun Olaetxea Kontuen Ganberako presidentea; Fermin Erbiti Kontuen Ganberako komunikazio arduraduna; eta Cesar Oroz marrazkilaria, erakusketaren zati baten egilea. Erakusketak hiru zati…

Berriak Nafarroako Gobernuak gardentasun legeari buruzko liburua argitaratu du

Nafarroako Gobernuak gardentasunaz eta informazio publikoa eskuratzeko eskubideaz liburu bat kaleratu du "pro libertate" sailean. Juan Luis Beltran legelaria da koordinatzailea. Gainerako egileak honakoak: Itziar Ayerdi, Gobernu Irekia zerbitzu burua; Francisco Javier Eneriz aratekoa: Martin Maria Razquin NUPko katedraduna; eta Gemma Angelica…

Informes Nafarroako Kontseilua (2020)

Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena kaleratu du. Bertan 2020ko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertzen dira.  

(352 Kb )
Informes Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kudeaketa (2015-2019)

Nafarroako Kontuen Ganberak PFEZ zergaren kudeaketari buruzko txostena argitaratu du. Txostenak azken bost urteotako datuak ematez gain, PFEZren kontrol sistema eta kudeaketa prozedurak aztertu ditu. Nafarroak, gainerako foru lurraldeetako erakundeek bezala, PFEZ eta gainerako zuzeneko zergen kudeaketa osoa du bere esku: arautegia, diru-bilketa…

(504 KB)
Berriak Asun Olaetxeak Covid-19aren kudeaketari buruzko txostena aurkeztuko du bihar Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Ekonomia eta Ogasuna Batzordearen aitzinean agertuko da bihar, maiatzak 12, Covid-19ari buruzko txostenaren berri emateko. Berriki kaleratutako txostenean Kontuen Ganberak Nafarroako Gobernuak Covid-19ari aurre egiteko egin duen kudeaketa aztertu du.

Berriak Hurrengo txostenak: PFEZ-ren kudeaketa eta ordainketa telematikoa

Datozen asteotan, Kontuen Ganberak bi txosten ezagutaraziko ditu. Batetik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kudeaketa, 2015etik 2019ra arteko datuekin. Bestetik, Nafarroako Gobernuaren ordainketa telematikoa aztertzen duena. 

Informes Covid-19aren kudeaketa

Kontuen Ganberak emaniko datuen arabera, 7.500 lan kontratu egin ditu, gehienak Erizaintzan. Nafarroako Gobernuak 253 milioi gastatu ditu Covid-19 aurre egiteko

(471)
Informes Jurramendiko Mankomunitatea eta Lekunberri, Lodosa, Ribaforada eta Zangozako udaletako langileriaren kontratazio eta ordain-sariak

Nafarroako Kontuen Ganberak hainbat udal erakundetako langileriaren kontratazio eta ordain-sariak aztertu ditu. Erakunde horiek honakoak dira: Jurramendiko Mankomunitatea eta Lekunberri, Lodosa, Ribaforada eta Zangozako Udalak. Parlamentuak egin zuen eskaria, Navarra Suma taldeak bultzatuta. Jurramendiko Mankomunitateak Lizarra aldeko 63 udal…

(526)
Informes Melidako Udalaren kontratazioak

Nafarroako Kontuen Ganberak Melidako Udalaren kudeaketari buruzko hiru kontu aztertu ditu: Territorio visón izeneko programa, erabilera anitzetako eraikinaren kontratazioa eta Diario de Navarra Fundazioarekin eginiko hitzarmena, “Elkartasun erronka” ekimena bultzatzeko. Txostena Udaleko osoko bilkurak eskatu zuen, 2019ko abuztuan. Kontuen…

(356 KB)
Informes Menpekotasun Legearen ordainketen kudeaketa eta kontrolaren jarraipena.

Nafarroako Kontuen Ganberak Menpekotasun Legearen ordainketei buruzko txostena egin du. Lanaren helburua da aurreko txostenetan eginiko gomendioak zenbateraino bete diren aztertzea. Menpekotasunari loturiko kudeaketa Pertsonen Garapen eta Autonomiarako Nafar Agentziaren ardura da. Agentzia hori Eskubide Sozialen Departamentuko erakunde autonomoa…

(594kb)

Antesala despacho presidencia