Skip to main content

2024/23 10.000 biztanletik gorako udalek energia aurreztu eta energia-eraginkortasuna hobetzeko neurrien planak (2023)

Argitalpen data

Ganberak Nafarroako 10.000 biztanletik gorako udalek eta Iruñerriko Mankomunitateak energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko hartu dituzten neurriak aztertu ditu. Udal guztiek, Barañaingoak izan ezik, egina dute planen bat, Klima Aldaketa eta Trantsizio Energetikoak agindutakoari jarraituz. Kontuen

Txostenak honako kontu hauen gaineko planak aztertzea zuen helburu: energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzea; klima aldaketa eta mugikortasun jasangarria; eta horren gaineko jarraipen sistema.

Udal guztiek, Barañaingoak izan ezik, egina dute klima aldaketaren aurkako eta energia jasangarrien aldeko planak, Klima Aldaketa eta energia-trantsizioaren Foru Legeak agindutakoari jarraituz.

Iruñerriko Mankomunitateak ere badu plan bat egina, 2030ari begira. Energia aurrezteko eta efizientzia areagotzeko plangintza da, beti ere klima aldaketaren aurkako borroka helburu. Elektrifikazio arloan ere baditu plan batzuk, bai eta garraio publikoan gutxiago kutsatzen duten energia motak erabiltzeko ere.

Udal guztiak Klima eta Energia Jasangarriaren alde alkatetza askok sinaturiko hitzarmenera batu dira, Barañaingoa izan ezik. Aipaturiko hitzarmenak 2030erako konpromiso batzuk jasotzen ditu. Horretan laguntzaile izan dira Nafarroako Klima Aldaketaren Bulegoa (Landa Garapeneko eta Inguruneko Departamentukoa) eta Nasuvinsa sozietate publikoko Lursarea atala.

Iruñea: 860 milioi energia-trantsizioa

Txostenak Iruñeko Udalak eginikoa ere aztertu du: 2021ean onarturiko energia-trantsizioa eta klima-aldaketaren estrategia, hain zuzen. Klima Aldaketaren Foru Legearen edukia jasotzen du, Europa Batasunaren metodologiaren arabera egin da eta klima eta energiaren aldeko Alkatetzen Hitzarmenaren Bulegoan aurkeztu da.

Estrategiaren kostua 860 milioikoa da. Udalaren aurrekontua %8 finantzatuko du, beste administrazio batzuek %25 eta gainerako funts pribatuek. Ekintza-planak helburu estrategikoak, lerro estrategikoak eta ekintza zehatz batzuk biltzen ditu. Azken horien artean, eraikin pribatuen zaharberritzearen eta autokontsumoa eta energia-komunitatearen planak aipa daitezke. Horiek kostua 535 eta 252 milioikoa da, hurrenez hurren.

Txostenak gomendio batzuk egin dizkie udalei. Horietako bat, mugikortasun jasangarrirako plana egin dezatela, Klima Aldaketaren Legeak agindutakoari betez. Barañaingo Udalari klimaren eta energia jasangarriaren aldeko ekintza-plana onar dezala gomendatu dio. Udalak plana egiteko asmoa duela adierazi du.