Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2024/21 Nafarroako Toki Administrazioa, 2022 (Kontuen Ganberak tokiko sektore publikoari buruzko txostena argitaratu du. Bertan, udal eta gainerako toki erakundeen antolaketaren berri ematen da, bai eta 2002ko abenduaren 31ko finantza egoerari buruzko iritzia ere. Txostenak bi kontu azpimarratzen ditu: Nafarroako tokiko sektorearen finantza egoera ona dela; eta udal mapa aldatu behar dela, kudeaketa eraginkorragoa ahalbidetzeko.
Kontuen Ganberaren txostenak dioenez, Nafarroan 702 udal erakunde daude: 272 udalerri, 346 kontzeju, 62 mankomunitate eta 22 toki elkarte. Horiez gain, 53 erakunde autonomo daude, 58 sozietate publiko, 8 fundazio eta 16 partzuergo.
Kontuen Ganberak aspaldiko oharpena nabarmentzen du: oraingo udal mapa aldatu behar dela. Izan ere, udalerri gehienak txikiak dira eta, beraz, administrazio baliabide gutxi dituzte. Toki erakundeak batuko lituzkeen udal mapak kudeaketa eraginkorragoa eta zerbitzuen kalitate handiagoa bermatuko luke.
Txostenak Nafarroako toki administrazioaren erreformarako 2019ko legea ere aipatzen du. Legeak udalerriak eskualdeka batu eta finantzaketa sistema berria aurreikusi zituen. Azken hori bete eginda. Udal maparen aldaketa, ordea, ez.
2022an, Nafarroako tokiko erakundeek 1.048 milioi bildu zituzten: %48 transferentzien bidez, %43 zergen bitartez. Gastuak 965 milioi izan ziren: %80 funtzionamendu gastuak, batez ere ondasun arruntak eta zerbitzuak (%36) eta langileria (%35).
Aurreko urteko datuekin alderatuz, diru-sarrerak eta gastuak %16 eta %8 igo ziren, hurrenez hurren. Diru-sarreren igoera transferentzietan, tasa eta prezio publikoetan izan ziren. Gastuei dagokienez, energia eta kultur ekitaldi eta festetan handitu ziren (Azken bi urteotan, pandemiagatik ez baitzen holakorik egin).
Aurrezkia gora, zorra behera
Txostenak tokiko sektorearen finantza-egoera ona azpimarratzen du. Hori islatzen duten hiru datu aipatzen ditu: aurrezki garbia (107 milioi), diruzaintzako gerakina (374 milioi) eta zorraren jaitsiera (119 milioikoa zen 2022ko amaieran).
Txostenak kontratazio publikoari buruzko datu batzuk ere ematen ditu. 2022an, toki erakundeek 679 kontratu esleitu zituzten, 146 milioiko kostuarekin. Obra eta zerbitzuen kontratuak dira nagusiak, %63 eta %25 hurrenez hurren. Kontratuen %71 prozedura irekien bidez egin ziren, konkurrentzia bermatuz.
Txostenaren amaieran gomendio batzuk aipatzen dira tokiko sektorearen kudeaketa hobetzeko. Batetik, toki administrazioaren erreformarako neurriak har daitezela; barne kontrolaren arautegia onar dadila; eta tokiko erakundeen kontabilitatea onartu eta kontabilitate publikoaren plan orokorrera egokitu dadila.