Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2025/03 Tuterako Udaleko erakunde-sektore publikoaren langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak (2023) (Kontuen Ganberak Tuterako Udaleko erakunde autonomoen eta fundazioen kudeaketa aztertu du. Hain zuzen, hiru kontu ikuskatu ditu: langileriaren, kontratazioaren eta diru-laguntzen kudeaketa. Txostenak lizitatu beharreko kontratazio zuzenak eta epea amaitua zuten kontratu batzuk atzeman ditu.
Kontuen Ganberak Tuterako Udaleko erakunde autonomoen eta fundazioen kudeaketa aztertu du. Lau erakunde dira: Uren Udal Batzordea. Tudela Cultura, Dédalo Fundazioa (teknologiaz arduratua) eta María Forcada Fundazioa (kultura bultzatzeko sortua).
Txostenak dioenez, kudeaketa legediaren araberakoa da. Dena den, salbuespen batzuk aipatzen ditu.
Horietako bat, 28 kontratistari emaniko 260.000 euroko gastua. Zuzenean emaniko kontratuak dira, berez lizitazioa eskatzen zutenak. Gehienak Uren Udal Batzordeari eta Tudela Culturari dagozkie.
Bestalde, kontratu-muga amaitua zuen 300.000 euroko gastua dago, bost zerbitzuri dagozkionak. Lau uren Udal Batzordearenak dira eta bestea Tudela Culturarena. Gastu nagusia Gaztambide antzerkiko ekitaldietarako kontratazioei dagokie.
Langileriarei dagokionez, Uren Udal Batzordeak 26 lanpostu ditu, Tudela Culturalek 9 eta Dédalo Fundazioak 5. María Forcada Fundazioak ez du langilerik. Uren Batzordeak eta Tudela Cultural-ek amaitua dute langileria egonkortzeko prozesua. Behin-behinekotasun tasa %28tik %14ra jaitsi du lehenak: %75etik %25era bigarrenak.
Txostenak tasa hori jaisten segitzeko eskatzen du, legeak eskatzen duen %8raino heldu arte. Beste bi gomendio ere aipatzen ditu: 15.000 eurotik gorako kontratuak lizitatzea, eta kontratazioak ongi planifikatzea, gehieneko epea ez gainditzeko.