Skip to main content

ASOCEX

2003/16 Antsoaingo Udala (2002)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2003/16 Antsoaingo Udala (2002) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Antsoaingo Udalaren fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera aztertu ditu. Datu guztiak 2002koak dira.

Antsoainek 8.175 biztanle ditu. Udalak hiru erakunde autonomo sortu ditu: Gazte Berriak Kirol eta Kultura patronatua, euskararen aldeko patronatua eta Heziketa Sexuala Patronatua. Comptos Ganberak emaniko datuena arabera, Udalak eta haren erakunde autonomoek 14 milioi euro gastatu zituzten iaz. Urte amaituta, 400.000 euroko defizita izan zen. Azpimarratzekoa da gastuetan ehuneko 70% inbertsiotarako erabili zela: 9,7 milioi euro.

Txostenak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen du urteko jarduera eta baita aurrekontu egoera ere. Egoera balantzea ere egokia da, Udalaren finantza egoera ongi islatzen duelako. Legezkotasunaren gaineko azterketa ere Udalaren aldekoa da, ekonomia jarduera indarrrean dagoen legedia bete egiten duelako.

Nafarroako Comptos Ganberak Antsoaingo Udalaren finantza egoera ona dela azpimarratzen ditu. Izan ere, zor maila oso murritza da eta, bestalde, azken urteotan inbertsio asko egin baditu ere, obrak egiten segitzeko moduko egoera ekonomikoa dauka.

Azken txostenetan eginiko gomendioei dagokienez, garrantzitsuak bete egin dira.

Laburbilduz: Antsoaingo Udalak aurrekontua ongi kudeatzeaz gain, finantza egoera ona dauka. Txostenak udal kudeaketaren zenbait arlo hobetzeko neurriak eskaintzen ditu. Horien artean, ondasun-zerrenda gaurkotzea eta Udalaren eta patronatuen arteko harremanak finkatzea.