Skip to main content

ASOCEX

2011/34 Antsoaingo Udala (2010)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2011/34 Antsoaingo Udala (2010) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Antsoaingo Udalaren 2010eko fiskalizazioa ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren eta haren erakunde autonomoaren finantza-egoera. Antsoaingo Udalaren patronatu bakarra kirol eta kultur arloaz arduratzen den Gazte-Berria da.

Kontuen Ganberak ontzat ematen du udalak aurkezturiko kontu orokorra, gastu, diru-sarrera eta ondare egoera egoki islatzen dituelako. Salbuespen bakarra ondasun-zerrenda da, gaurkotu gabe baitago. Legezkotasunari dagokionez, iritzia ere udalaren aldekoa da, ekonomia jarduera indarrean dagoen legediaren arabera egiten baita.

Txostenak dioenez, Antsoaingo Udalak iaz 10 milioi gastatu eta 9,2 bildu zituen. Ohiko gastu eta zerbitzuek sortu zuten gastu handiena: 4 milioi. Langilerian 3,4 milioi gastatu ziren, eta inbertsioetan 1,7 milioi. Diru-sail horiek zertan gastatzen diren aztertuz gero, hurrengo zerbitzuak dira nagusiak: kirola (%33), segurtasuna eta polizia (%11), haurtzaindegi eta haur eskolak (%7) eta kultura (%6).

Diru-sarrerei dagokienez, transferentzien bidez 3,2 milioi lortu zituen. Zuzeneko zergek 2,2 milioi eman zuten, eta beste horrenbeste bildu zuen tasa eta prezio publikoen bitartez.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %14 jaitsi ziren, batez ere inbertsioak erdira murriztu zirelako. Diru-sarrerak ere %10 jaitsi ziren, batez ere hirigintzari loturiko sarrerak nabarmen gutxitu direlako.

Urte amaieran Udalak 642.000 euroko defizita zuen, eta 1,6 milioiko zorra. Udalaren ohiko diru-sarrerak ez dira aski gastuei aurre egiteko eta, beraz, neurriak hartu behar ditu gastua aurrekontua orekatzeko. Udalak berak urteko memoria ekonomikoan finantza egoera “jasanezina” dela dio.