Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2024/08 Atarrabiako Udalaren langileria, kontratazio publikoa, eta diru-laguntzak (2022) (Kontuen Ganberak Atarrabiako Udalaren langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzen kudeaketa aztertu du
Kontuen Ganberak Atarrabiako Udalaren kudeaketa aztertu du. Txostenean hiru gairen legezkotasuna aztertzen da: langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak. Datuak 2022koak dira.
Atarrabiak, 10.000 biztanleko udalerria da. Udalaz gain, sozietate publiko bat dauka: Kirol Martiket S.L. Udalak 2015ean sortu zuen kirol instalazioak kudeatzeko.
2022ko ekitaldian, Atarrabiako Udalak 10.8 milioi gastatu zituen eta 9 bildu.
119 lanpostutik 64 hutsik
Udaleko langileriaren gastua 5.8 milioi eurokoa da, gastu guztien %53. Atarrabiako Udalak 113 langile ditu, eta horiei Kirol Martiket S.L sozietate publikoak dituen 50 lanpostuak gehitu behar zaizkio.
Udal plantillan 119 lanpostu daude, eta horietatik 64 hutsik. Lanpostu huts horietako 59 kontratazioaren bidez daude beteta.
Atarrabiako Udalak langileria egonkortzeko prozesuari ekin dio, behin-behineko tasa gutxitzeko asmoz. Horren helburua da 31 lanpostu betetzea.
640.000 euroko gastua epea amaituta duten kontratuetan
Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak 2.5 milioi dira, gastu guztien %23. 2,5 milioitik bi materialei eta hornidurei dagokie.
Kontratu txikitzat hartu eta lizitaziorik gabe izapidetu den milioi erdiko gastuak, esleipenik gabeko muga gainditua zen. Gastu horietan daude energia elektrikoarena (205.000 euro) eta udal-aseguruena (112.000 euro).
Kontratua amaitua duten zerbitzuei dagokienez, 640.000 euroko gastua dago metatuta.l Gazteriaren zentroaren kudeaketari (440.000 euro) eta kultur jardueren programazioari (170.000 euro) dagozkie. 2022an, ia 240.000 euro ordaindu ziren epea amaituta zuten kontratuengatik.
108.000 euro diru-laguntza izendunetan
Diru-laguntza izendunei dagokienez, Atarrabiako Udalak 108.000 euro eman zizkien 13 onuraduni, 30.000 eurotik 500 eurora. Diru-laguntzaren ia erdia bi onuradunentzat izan zen: Manuela Project (30.000 euro) eta Beti Onak emakumezkoen eskubaloia (20.000 euro).
Azkenik, txostenak dio Udalak ia 13.000 euro gastatu dituela Next Generation funtsetatik, nahiz eta 2023aren amaieran 9.000 euro baino ez zituen jaso. Inbertsioa oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren modernizazio digitalera bideratu da.
Gomendioak
Laburbilduz: Atarrabiako Udalaren langileriaren, kontratazio publikoaren eta diru-laguntzen kudeaketa, oro har, legezkoa da. Salbuespen bakarra da lizitaziorik gabeko milioi erdiko gastua.
Horregatik, txostenak gomendatzen du kontratu guztiak esleipen prozedura egokiaren bidez lizitatzea eta kontratazio prozedurak planifikatzea, kontratuen epea ez gainditzeko.