Skip to main content

ASOCEX

2009/07 Cintruenigoko Udal eta Ur Mankomunitateari buruzko fiskalizazio txostena

Argitalpen data

Nafarroako Comptos Ganberak Cintruenigoko Udal eta Ur Mankomuniteari buruzko fiskalizazio txostena plazaratu du. Txostena Ur Mankomunitateak berak eskatu zuen, kontabilitatetik kanpoko diru kutxa batean izaniko diru-mugimenduak argitzeko asmoz.

Antza denez, 1992tik zegoen diru kutxa Cintruenigoko Udaletxean, eta bertan sartzen zen dirua Mankomunitateak Udalari egiten zizkion ordainketetatik zetorren. Izan ere, Mankomunitateak langilerik ez duenez, mantenimendu-lan batzuk udaleko langileek egiten zituzten. Udal kontu-hartzaileak ez zuen horren berririk jasotzen. Dirusarrera horiek 2007an hasi ziren Udal kontuetan kontabilizatzen.

Diru-mugimendu horiek ikertzen ari zelarik, Comptos Ganberak Mankomunitatearen izenean zegoen kontu korronte bat aurkitu zuen, hau ere kontabilitatetik kanpo. Kontu hori 1999an ireki zen eta idazkari-kontu hartzailea zuen ordezkari bakarra. Kontua 2008ko ekainean itxi zen. Kontu horretan Mankomunitateak Nafarroako Gobernutik jasotzen zituen BEZaren itzulpenak sartzen ziren. Comptos Ganberak kontu aurkitu eta berehala fiskalari jakinarazi zion, eta txostenaren helburua ere handitu egin zuen, kontu horren mugimenduak ikertzeko asmotan.

Fiskalizazio lan hau berezia izan da, eta ohi baino zailagoa kontabilitatetik kanpoko mugimenduez ari garelako. Horrek esan nahi du informaziorik ez zegoela eta bi erakundeetako kontuetatik atera zitekena oso eskasa zela gertaturikoa argitzeko.

Hona hemen txostenaren konklusio nagusiak:

¿1992tik 2007ra Mankomunitateak 57.000 euroko dirutza ordaindu zion Udalari, udal langileek eginiko lanengatik. Langileei ordainduriko ordu bereziak kenduta, 52.000 euro sartu omen ziren diru kutxan. Diru hori kontabilitatetik kanpoko faktura batzuk ordaintzeko erabili omen da. Comptos Ganberak uste du faktura horiek faltsuak izan daitezkeela. Kutxako gerakina 18.000 eurokoa zenez, 34.000 eurorekin zer gertatu den ez dakigu.

¿1999tik 2008ra zabalik egon den kontu korrentean 217.000 euroko sarrerak izan dira. Dirutzaren zati nagusia Nafarroako Gobernuak eginiko BEZaren itzulpenak dira. 60.000 euro Mankomunitatearen kontu ofizialean sartu ziren. Gainerakoarekin zer gertatu den ez dakigu.

¿Beraz, argitu gabeko zenbatekoak honakoak dira: diru kutxako 34.000 euro eta BBVAn zegoen kontu korrenteko 157.000 euro. Guztira: 192.000 euro.

¿Txostena idazten ari ginela jakin genuen Mankomunitateko idazkariak 157.000 euro itzuli eta Mankomunitatearen kontuan sartu zituela.

¿Azkenik, Mankomunitateak Nafarroako Gobernuari aurkezturiko BEZaren gaineko aitorpenetan jasotzen diren zenbatekoek ez dute zer ikusirik kontabilitateko datuekin eta, beraz, gezurrezkoak direla uste dugu.