Skip to main content

ASOCEX

2007/18 Europar batasunak emaniko dirulaguntzen kudeaketari buruzko txostena (1997-2003)

Argitalpen data

Comptos Ganberak Nafarroak 1997-2003 epean Europar Batasunetik jasotako diru-laguntzen kudeaketari buruzko txostena ezagutarazi du. Txostena CDN taldeak eginiko eskaeraren ondorioa da.

Txostenaren hasieran, ¿gizarte fondo europearra¿ eta hura arautzen duen legedia aztertzen da. Aipaturiko legedia zabala eta oso anitza denez, horrek berak behar bezalako kudeaketa egitea zaildu egiten du.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Nafarroan gizarte fondo europearraren laguntzaz eginiko proiektuen kostua 356 milioikoa izan zen 1994-2003 epean. Dirutza horretatik Nafarroako Gobernuak 198 milioi jarri zituen eta Europako erakundeek gainerakoa. Alde horretatik, aipatzekoa da Nafarroako Gobernuaren eta Europako erakundeen artean proiektuen %100 finantzatzen dutela.

Txostenak diru-laguntza jaso duten enpresa eta erakundeen zerrenda dakar, onarturiko proiektuak eta haien kudeaketaz arduratu den departamentua ere zehaztuz.

Comptos Ganberak azpimarratzen duenez, gizarte fondo europearraren kudeaketa sistema oso korapilotsua da, eta horixe da behar bezalako kudeaketarako ziurtatzeko arrisku nabarmenena.

Txostenak aipatzen dituen akats nabarmenetakoa gizarte fondoa kudeatzeko koordinazio falta da. Horren froga da Nafarroako Gobernuak ez duela lagundu litezkeen proiektuak kudeatzeko sail edo zerbitzurik eta, beraz, informazioa sakabanatuta dago erabat. Comptos Ganberaren iritziz, zerbitzu batek informazio hori guztia batu eta bildu behar luke.

Gizarte fondoaren kudeaketak dituen hutsuneak aipatzen dira txostenean. Horietako bat da diru-laguntza jaso duten batzuek ez dituztela laguntza horiek jasotzeko eskatzen diren baldintzak betetzen. Heziketa proektuei dagokienez, zenbat kasutan gastuak ez daude behar bezala justifikaturik.

Comptos Ganberak gomendio batzuk eskaintzen dizkio Gobernuari laguntza hauen kudeaketa hobetzeko. Horien artean, gizarte fondoa koordinatzeko eta informazio guztia batzeko zerbitzua martxan jartzea. Halaber, proiektuen gaineko barne kontrola hobetu behar dela dio, proiektuen helburuak zehaztuz eta kudeaketarako irizpideak eta argituz. Proiektuen garapenean departamentu batek baino gehiagok parte hartzen badute ere, kudeaketan koordinazio handiagoa beharrezkoa dela azpimarratzen da.