Skip to main content

2023/11 Irurtzungo Udalaren kontu orokorra (2021)

Argitalpen data

Kontuen Ganberak Irurtzungo Udalaren 2021eko kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak udalaren kontuak ezezik, bi arloen legezkotasuna ere aztertu du: langileria eta kontratazioa. 

2021ean, Irurtzungo Udalak 2,3 milioi gastatu zituen. Langileriarena da gastu nagusia: milioi bat. Ohiko ondasun eta zerbitzuetan miloi erdi gastatu zuen, inbertsioetan 400.000 euro eta ohiko transferentzietan 300.000 euro.

Diru-sarrerak eta gastuak oso parekaturik daude, lehenbizikoak handixeagoak badira ere. Ohiko transferentzien bidez 1,1 milioi jaso zuen, zuzeneko zergei esker 600.000 euro eta prezio publikoen bidez 263.000 euro.

Txostenak ez du kontuei buruzko iritzirik eman. Horren arrazoia da barne kontrola oso eskasa dela. Izan ere, finantza kudeaketa langile bakar baten esku dago. Kontuen Ganberak langile horrek baimenik gabe eginiko funts mugimenduak atzeman ditu.

Bestalde, langile batzuek lan-osagarri handiagoak kobratzen dituzte plantilla organikoak finkaturikoak baino.  

Horren ondorioz, Udalak neurri batzuk hartu ditu. Batetik, alkateak diru-funtsen mugimenduak argitzeko espedientea zabaltzeko erabakia hartu du. Langile batzuek ustez kobraturiko gehiegizko lan-osagarrien auzia argitzeko prozesuari ekin dio. Azkenik, alkateak berak salaketa bat jarri du baimenik gabeko diru-funtsen mugimenduak iker daitezen.

Kontuen Ganberak barne kontrola hobetzeko premia azpimarratzen du. Udaletxera heltzen diren faktura guztiek arlo bakoitzeko arduradunaren sinadura behar dute. Banku-kontuetarako sinadura bikoitza eskatzen du: alkate eta kontu-hartzailearena.