Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2025/07 Langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzen kudeaketa Barañaingo, Lizarrako eta Zizur Nagusiko erakunde autonomoetan (2023) (Kontuen Ganberak Barañaingo, Lizarrako eta Zizur Nagusiko udaletako erakunde autonomoen kudeaketa aztertu du. Langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak dira azterturiko kontuak. Datuak 2023koak dira.
Barañaingo Udalak bi erakunde autonomo ditu: Lagunak kirol zerbitzua eta Luis Morondo Musika Eskola. Lizarrako Udalak Julian Romano Musika Eskolaz du eta Zizur Nagusiak ere Musika Eskola.
Barañaingo Lagunak-ek 2,2 milioi gastatu zituen. 16 langile ditu. Luis Morondo Musika Eskolak milioi bat gastatu zuen, eta 20 langile ditu.
Lizarrako Musika Eskolak 330.000 euro gastatu zituen. 15 langile ditu.
Zizur Nagusiko Musika Eskolak 565.000 euro gastatu zituen. 13 langile ditu.
Txostenak bi irregulartasun antzeman ditu. Batetik, lizitatu beharreko kontratu batzuetan zenbaki txikiko kontratuendako sistema berezia erabili da. Bestetik, kontratuaren iraupena amaitua duten gastuak daude, kasu horretan Lagunak-en.
Hori ikusita, Kontuen Ganberak bi gomendio ematen ditu: gutxieneko zenbatekotik gorako kontratu guztiak lizitatzea; eta kontratuen planifikazio egokia egitea, iraupen-muga ez gainditzeko.