Skip to main content

ASOCEX

2014/05 Lizarrako Udala (2012)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2014/05 Lizarrako Udala (2012) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Lizarrako Udalari buruzko txostena kaleratu du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: 2012ko kontu orokorra, legezkotasuna, finantza egoera eta azken urteotako gomendioen jarraipena.

 2012ko ekitaldian, Lizarrako Udalak 10,2 milioi gastatu zituen. Diru-sarrerak, berriz, 11,7 milioikoak izan ziren. Gastuetan langileriarena da handiena: 5,3 milioi. Bigarrena ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa da, hiru milioirekin. Inbertsioetan milioi bat euro gastatu zen.

 Diru-iturri nagusiak bi dira: ohiko transferentziak eta zerga bidezkoak, bosna bat milioirekin.

 Lizarrako Udalak aurreko urtean baino %23 gutxiago gastatu zuen, batez ere inbertsioen jaitsieragatik. Diru-sarrerak %10 gutxitu ziren, inbertsioei loturiko transferentziak ere murriztu zirelako.

 Aurrekontu saldo positiboa izan zen, 1,6 milioitan. Ohiko diru-sarrerak, beraz, aski izan ziren gastu arruntei aurre egiteko.

 Lizarrako Udalaren epe luzeko zorra 5,4 milioikoa da. Gastu orokorretan erabil dezaken diruzaintzan 1,2 milioi ditu.

 Aurreko urteko datuekin alderatuz, egoerak hobera egin du, aurrekontu saldoa zein diruzaintzako gerakina handiagoak direlako.

 Txostenak 2006-2012 epeko gastu eta diru-sarreren bilakaera aztertu du. Aipatzekoa da 2008ra arte gastuak handitzen joan zirela, 23 milioiraino helduz. Geroztik, ordea, behera egin dute etengabe, 10 milioiraino. Jaitsiera handiena inbertsioena da. Langileriaren gastua berdintsua da duela sei urteko datuekin alderatuz: bost bat milioi. Dena den, sei milioiraino heldu zen eta, beraz, hor ere murrizketak izan dira.

 Udalak ongi eutsi die diru-sarrerei. Salbuespen bakarra zeharkako zergak dira, azken urteotan nabarmen jaitsi direlako.

 Txostenak betetzeko dauden gomendio batzuk aipatzen ditu, horien artean kontratuen gaineko kontrol zorrotzagoa. Azkenik, Kontuen Ganberak Gedemelsa udal enpresa desagerrarazteko gomendioa ematen du, ez baitu sekula jarduerarik izan.