Skip to main content

2024/14 Nafarroako Arartekoaren 2023 urteko kontuak

Argitalpen data

Nafarroako Kontuen Ganberak Nafarroako Arartekoaren iazko kontuei buruzko txostena argitaratu du.

Txostenak gogoratzen duenez, Arartekoaren zeregina da biztanleriaren eskubideak defendatzea, bereziki administrazioen gehiegikerietatik.

Erakundeko burua Parlamentuak aukeratzen du, sei urterako. Oraingoa Patxi Vera da, 2022ko martxoan aukeratua.

Arartekoak Parlamentuaren arautegia bete behar du kontabilitate, kontu-hartzailetza, kontratazio eta gastuen baimenerako. Arartekoaren aurrekontu proiektua Nafarroako aurrekontu nagusietan sartzen da, eta haren kontuak ere Nafarroako kontu orokorretan daude.

Gastuak: 950.000 euro

Iaz, Arartekoak 950.000 euro gastatu zituen. Gastuaren zati nagusia langileriarena da: 705.000 euro. Iazko abenduaren 31n, 9 lagun ari ziren lanean erakundean: 6 aldi baterako langileak eta 3 funtzionario.

Kontuen Ganberaren txostenak dioenez, Arartekoaren kontuek ongi islatzen dituzte ondare eta finantza egoerak, aurrekontuaren kitapena eta urteko emaitza ekonomikoa.

Legezkotasunaz ere aldekoa da iritzia, Arartekoak legedia bete egiten baitu haren ekonomia eta finantza jardueran.

3.583 jarduketa

Txostenak Arartekoaren jardueraz ere datu batzuk ematen ditu. Iaz 3.583 jarduketa egin zituen, 1.436 kexa kudeatu eta 454 erabaki hartu zituen.

3.583 jarduketetatik, % 52 herritarren arretarako bulegoan jasotako kontsultei dagokie, eta % 40 kexen kudeaketari.

2023an kexa gehien jaso zituen administrazioa Foru Komunitateko Administrazioa izan zen (620), ondoren Toki Erakundeak (353) eta Estatuko Administrazioa (159).