Skip to main content

ASOCEX

2021/09 Nafarroako Parlamentua, 2020

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2021/09 Nafarroako Parlamentua, 2020 (
505 KB
)

Nafarroako Kontuen Ganberak Parlamentuko iazko kontuei buruzko txostena argitaratu du.

Txostenak ontzat ematen ditu kontuak, ongi islatzen baitituzte ondare eta finantza egoera, eta baita 2020ko aurrekontu emaitza ere. Legezkotasunaz ere aldekoa da iritzia, Parlamentuko kudeaketa ekonomikoa legediaren araberakoa baita.

Nafarroako Parlamentuak iaz 12,3 milioi gastatu zituen. Gastu nagusia langileriarena da (7,2 milioi). Ondorengoak honakoak dira: transferentzia arruntak (3 milioi), ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa (1,4 milioi) eta inbertsioak (600.000 euro).

Langileriak hartzen dituen 7,2 milioitik, 3,7 parlamentario eta haien laguntzaileei dagozkie. Bestalde, parlamentari taldeek 2019ko hauteskundeetako emaitzari loturiko diru-laguntza kobratzen dute. Iaz, 2,8 milioi banatu zitzaien.

Alde horretatik, Kontuen Ganberak gomendio bat egina zuen: parlamentari taldeek diru-laguntza horretaz kontabilitate bat aurkez zezaten, ongi erabiltzen zutela bermatzeko. Parlamentuko mahaik ontzat hartu zuen gomendioa, eta gaia arautu egin zuen. 2020tik, beraz, taldeak beharturik daude kontabilitatea egitera. Txostenak dionez, taldeek bete egin dute eskaera.

Parlamentuko langileriaren gastua 3,4 milioikoa da. Plantillak dituen 59 lanpostuetatik 33 bete gabe daude. Horietatik gehienak lan kontratudunek betetzen dituzte. Deigarria da, alde horretatik, legelarien egoera. Bost lanpostu daude eta lau bete gabe. Hiru lan kontratudun ari dira zeregin horretan.

Kontuen Ganberak enplegu eskaintza publikoa egiteko gomendioa azpimarratzen du. Parlamentuak, ordea, zerbitzuen berrantolaketa lanean ari da. Behin prozesu hori amaiturik ekinen dio lanpostuak eskaintzeari.