Skip to main content

ASOCEX

2014/24 Nafarroako toki sektorea (2012)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2014/24 Nafarroako toki sektorea (2012) ()
Kontuen Ganberak Nafarroako toki sektoreari buruzko txostena argitaratu du. Txostenaren helburua da toki administrazioaren egoeraz iritzia ematea, beti ere ikuspegi orokorra eskainiz.

Nafarroan 703 toki erakunde zeuden iazko urtarrilean: 272 udal, 348 kontzeju, 65 mankomunitate eta 18 udal elkarte. Beste 140 organo daude, udalek-eta sortuak: 66 erakunde autonomo, 48 enpresa, 17 partzuergo eta 9 fundazio.

Udalerrien batez besteko biztanleria oso txikia da: %70 mila biztanletik beherakoa da. Jakina denez, Iruñerriak biltzen du biztanleriaren zati nagusia: %55, hain zuen.

Kontuen Ganberak toki erakundeen tamaina txikia azpimarratzen du, berriro ere, horrek kudeaketan duen eragina nabarmentzeko. Izan ere, udal erakunde gehienek oso bitarteko eskasak dituzte zerbitzuak behar bezala kudeatzeko.

Udal zerbitzuen antolaketa hobetzeko ekimen batzuk bultzatu badira ere, momentuz ez dute fruiturik eman.

Toki sektorearen datuak

Txostenak Nafarroako toki sektorearen datu nagusiak eskaintzen ditu, guztiak 2012koak. Urte horretan, udal, kontzeju eta gainerako erakundeen diru-sarrera 785 milioikoa izan zen. Diru-sarrera gehienak Gobernutik eta zergetatik datoz.

Gastuek 744 milioi egin zuten: 578 gastu arruntak dira, 243 langilerian gastatu ziren eta 120 milioi inbertsioetan.

Aipatzekoa da bai gastuak eta bai diru-sarrerak ere gutxitu egin zirela aurreko urtekoekin alderatuz: gastuak %12 eta diru-sarrerak %9.

Gastuen eta diru-sarreren arteko aldeak erakusten du emaitza positiboa izan zela. Funtzionarioei ordaindu ez zitzaien Eguberrietako soldatak zer ikusia izan zuen emaitzan. Nafarroako Udalek, oro har, bete egin zuten aurrekontu-egonkortasuna sustatzeko helburua.

Nafarroako udalen zorra 400 milioikoa da. Udalek dute zorraren zati nagusia: %90.

Txostenak nafar toki sektorea hobetzeko gomendio batzuk ematen ditu. Funtsezkoena, azken urteetan behin berriro errepikatua: udal mapa alda dadila, zerbitzuen kalitate eta eraginkortasuna hobea izan dadin. Ondasun zerrenda egitea eta barne kontrola hobetzea dira, besteak beste, txostenak aipatzen dituen beste aholkuak.