Skip to main content

ASOCEX

2014/28 Tafallako Udala (2013)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2014/28 Tafallako Udala (2013) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Tafallako Udalaren 2013ko fiskalizazio txostena plazaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: kontu orokorra, legezkotasuna, finantza egoera eta azken urteotako txostenetan eginiko gomendioen jarraipena.

Txostenak dioenez, Tafallako Udalak eta haren erakunde autonomoek (Musika Eskolak, Kultura eta Kirol Patronatuak) 10,8 milioi gastatu zituzten. Diru-sarrerak ere berdinak izan ziren.

Gastuetan langileriarena da nagusia: 6,2 milioi. Ohiko ondasun eta zerbitzuek 2,8 milioi egin zuten, eta inbertsioetan milioi bat gastatu zen. Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 4,5 milioi egin zuten, zuzeneko zergek 3,3 milioi eta tasen bitartez 1,4 milioi bildu zen.

Udalak badu, halaber, enpresa bat: Ciudad Deportiva Tafalla izenekoa, herriko kiroldegia eraikitzeko eta kudeatzeko sortua. Iazko ekitaldian, enpresak 282.000 euroko galera izan zuen.

Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu aurrekontu kitapena eta ondare egoera, baina bi salbuespen aipatzen dira: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda eta pentsio sistema propioak sortuko dituen gastuak zenbatu ez izana. Aipagarria da, hala ere, Tafallako montepioan langile eta langile-ohi gutxi dagoela.

Legezkotasunari dagokionez, iritzia udalaren aldekoa da, indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.

Tafallako udalak iaz aurreko urtean baino %21 gutxiago gastatu zuen, batez ere inbertsioak asko murriztu zirelako. Diru-sarrerak ere %18 jaitsi ziren, inbertsioei loturiko transferentzien jaitsieragatik.

Epe luzeko zorra 5,2 milioikoa da, biztanleko 460 euro.

Tafallako Udalak aurrekontu-egonkortasunerako eskakizunak bete egin ditu, eta zorra hartzeko ahalmena ere badu. Hala ere, ahalmen hori gutxitu egin da, eta diruzaintzako gerakin positiboa ere txikiagoa da aurreko urtean baino.

Beraz, hori dena ikusita, orain arteko bidetik segitzeko aholkua ematen zaio: gastu arruntei eutsi diezaiela eta diru-sarrerak ahal den neurrian handitzen saia dadila. Aurrekontua garaiz onartzea eta ondasun-zerrenda gaurkotzea dira txostenak aipatzen dituen beste gomendioetakoak.