Skip to main content

ASOCEX

2024/01 Tuterako Udalaren 2022ko langileria, kontratazio publikoa eta dirulaguntzak

Argitalpen data

Kontuen Ganberak Tuterako Udalaren 2022ko kudeaketa aztertu du.Txostenak hiru gai aztertu ditu bereziki: langileria, kontratazio publikoa eta diru-laguntzak. Horiei buruzko datuak emateaz gain, legezkotasuna zenbateraino betetzen den aztertu du.

2022an, Tuterako Udalak 47 milioi gastatu eta 53 bildu zituen. Udalarenak ez ezik, zenbateko horietan daude sarturik Uren Udal Batzordenarenak eta Tudela Cultura sozietatearenak, biak Udalaren menpekoak. 

333 lanpostu, 152 bete gabe

Tuterako Udalak 19 milioi gastatu zituen langilerian, gastuen %45. Udal langileen zerrendan 333 lanpostu daude. Horietatik, 181 beterik daude eta 152 hutsik. Azken horietatik gehienak (139) kontratazioaren bidez betetzen dira.

Udalak 76 lanpostu betetzeko enplegu publikoaren eskaintza du martxan, behin-behineko tasa gutxitzeko asmoz.

Kontratazio publikoa: 15,7 milioi

Ondasun eta zerbitzuen gastu arruntetan 15,7 milioi gastatu dira, ia hamar material eta hornigaietan, eta 5,6 milioi konponketa, mantentze eta kontserbazio-lanetan.

Kontuen Ganberak egiaztatu duenez, kopuru osotik 1,2 milioi kontratu txikiagotzat izapidetu dira, baina zenbatekoak lizitaziorik gabe esleitzeko legezko mugak gainditzen ditu.

Energia eta gasaren horniduran eginiko gastua nabarmentzen da, milioi bat pasatxo kostuarekin.

Kontratua amaituta duten prestazioei dagokienez, 9,6 milioiko gastua dago metatuta 2022ra arte. 2022an, kontratatua amaitua duten prestazioengatik ordainduriko gastua 2,4 milioi izan zen.
Kontraturik garrantzitsuena eraikinak garbitzea da (1,4 milioi 2022an). Ondoren, hiri-garraioa (410.000 euro) eta egonaldi mugatuko aparkalekua (267.000 euro) daude.

540.000 euro diru-laguntza izendunetan


Diru-laguntza-izendunei dagokienez, 540.000 euro eman zizkien 32 onuraduni, 250 eurotik 85.000ra bitarteko kopuruarekin. Txostenak adierazten du, oro har, emakida, justifikazioa eta ordainketa indarrean dagoen araudiaren arabera egin dela.

Azkenik, txostena Next Generation funtsei buruzko datuak ematen ditu. 2021ean eta 2022an, Tuterako Udalak 1,3 milioi euro jaso eta milioi bat gastatu zuen. Ia inbertsio guztia karriken arteko hiri-eremua egokitzeko erabili da.

Kontuen Ganberaren konklusioa da langileriaren, kontratazioaren eta diru-laguntzen kudeaketa indarrean dagoen araudia errespetatuz egiten dela. Salbuespen nagusiak lizitatu gabeko zerbitzuei eta kontratu-muga gaindituta duten zerbitzuen ordainketari dagozkie. Horregatik, txostenak gomendatzen du kontratazio publikoak behar bezala planifikatzea eta 15.000 eurotik gorako prestazioak lizitatzea.