Skip to main content

2023/06 Valtierrako Udalaren 2021eko kontu orokorra

Argitalpen data

Kontuen Ganberak Valtierrako Udalaren 2021eko kontuak aztertu ditu. Horrez gain, legezkotasunaz ere iritzia eman du, langilerian zein kontratazio administratiboan.

2021ean, Valtierrako Udalak 4,1 milioi gastatu eta 4 milioi bildu zituen. Aurrekontu emaitza doitua  positiboa da 363.000 euroan. Gastuetan bi dira nagusi: ondasun eta zerbitzuen gastu arruntak eta langileria: 1,4 milioi eta 1,2 milioi, hurrenez hurren. Inbertsioetan 700.000 euro gastatu ziren. 

Diru-sarrerei dagokienez, transferentzia arrunten bidez 1,6 milioi bildu ziren, zuzeneko zergen bitartez 874.000 euro eta ondasun bidezko diru-sarrerak 832.000 eurokoak dira.

Valtierrako Udalaren kontuek ongi islatzen dituzte ondasun egoera, finantza egoera eta aurrekontu emaitza. Hala ere, txostenak salbuespenen bat aipatzen du.

Legezkotasunaz ere aldeko iritzia eman du. Dena den, hor ere bada salbuespenik, musika eskolako kontratazioan eta kontratuaren muga gainditua duten zerbitzu batzuetan. 

Valtierrako Udalaren finantza egoera ona da. Batetik, aurrezki garbi positiboa dauka, alegia, Udalak funtzionamendu-gastuei eta finantza zamari aurre egiteko adina baliabide sortzen du. 2021eko amaieran, 414.000 euroko zorra bazuen ere, handik bi hilabetera amortizatu egin zuen. Gainera, diruzaintzan 4,6 milioi ditu.