Skip to main content

ASOCEX

2000/11 Lizarrako Udala (1999)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2000/11 Lizarrako Udala (1999) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Lizarrako Udalaren fiskaslizatze-txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontua, ondare egoera, legezkotasuna, finantza-egoera eta azken txostenetan emaniko gomendioak zenbateraino bete diren. Datuak 1999ko ekitaldiari dagozkio.

Lizarrako Udalak lau erakunde autonomo zituen iaz, baina gaur egun Musika Patronatua besterik ez du, beste hiruak aurtengo apirilean desagertarazi zituelako (Almudí Kultur Etxearen Patronatua, Kirol Patronatua eta Gizarte Ondasun Patronatua). Iazko abenduaren amaieran Lizarrako Udalak 100 langile zituen, Musika Patronatukoak ere kontuan haturik.

Kontuen Ganbarak emaniko datuen arabera, Lizarrako Udalak 1.350 milioiko dirutza gastatu zuen iaz. Funtzionamendu gastuak dira garrantzitsueneak, gastuen ehuneko 66, hain zuzen. Inbertsioetan ehuneko 28 gastatu zuen eta finantza-zamari aurre egiteko gastuen ehuneko seia erabili zuen.

Iazko dirusarrerak 1.286 milioikoak izan ziren. Dirutza horren ehuneko 53 Nafarroako Gobernuaren transferentziei esker lortu zuen eta udal zergen bitartez ehuneko 44 bildu zuen.

Kontuen Ganbararen txostenak dioenez, Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak ongi islatzen du urteko jarduera ekonomikoa eta baita aurrekontu-egoera ere. Egoera-balantzeak ere ongi islatzen du Udalaren ondare egoera. Dena den, ondasun-zerrenda 1995ekoa denez gaurkotu behar litzateke.

Legezkotasunaren azterketan Kontuen Ganbarak dio, oro har, Lizarrako Udalak indarrean dagoen legeria bete egiten duela baina kontratazioa arloan badira arau-hauste batzuk. Txostenak azaltzen duenez, kontratazio espedienteak hobeki egin behar dira eta lanen adjudikazio prozesuak ere hobetu behar dira enpresen arteko lehia bultzatuz. Halaber, obra-lanen gaineko kontrola hobetzeko beharra azpimarratzen da.

Lizarrako Udalaren finantza egoerari dagokionez, Kontuen Ganbarak dio ona dela, epe luzerako zorra 483 milioikoa izanagatik, diruzaintzako 400 milioiko gerakin positiboa duelako.

Txostenak emaniko datuen arabera, Lizarrako Udalaren zor-maila ehuneko seia da. Portzentaia Udalak bere gain har lezakeen zor-mugatik (ehuneko 23) oso urrun dago.

Kontuen Ganbarak aurreko txostenetan emaniko gomendio nagusiak bete egin direla azpimarratzen du eta, alde horretatik, udal agintarien jokaera nabarmentzen du.

Laburbilduz, Kontuen Ganbararen ustetan Lizarrako Udalaren kudeaketa ona da. Hemendik aurrera hobetu beharreko gaien artean honakoak aipatzen dira: udal kudeaketarako sistema informatikoa eta Musika Patronatuaren gaineko kontrola.