Skip to main content

ASOCEX

2000/18 Nafarroako toki sektore publikoa (1998)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2000/18 Nafarroako toki sektore publikoa (1998) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak toki sektoreari buruzko txostena plazaratu du. Txostenak Nafarroako udal, kontzeju eta mankomunitateen egoera orokorra aztertzen du.

Kontuen Ganbarak emaniko datuen arabera, Nafarroan 778 udal erakunde daude: 366 kontzeju, 272 udal, 56 mankomunitate, 60 erakunde autonomo eta 10 merkatal elkarte. Aipaturiko datuak 1998ko abenduaren 31koak dira. Aurreko ekitaldiko datuekin alderatuz, Nafarroako toki sektoreak hiru erakunde gehiago ditu: bi erakunde autonomo eta merkatal elkarte bat.

Azken urteotan bezala, Kontuen Ganbarak Nafarroako udal mapa egokitzeko beharra azpimarratzen du. Udal mapa berriak nafar udal administrazioaren eredua argitu behar luke. Horren xede nagusia, beti ere, udal administrazioaren eredu eraginkorragoa lortzea da. Alde horretatik, Kontuen Ganbarak akordio zabala lortzeko beharra aipatzen du, gaian zer esana duten guztiak batuko dituena eta biztanleriaren nahi eta interesak ere kontuan hartuz.

Txostenak legedian diren hutsune batzuk ere gogoratzen ditu. Horietako bat da Toki Administrazioaren legeak udal mapa egokitzeko aurreikusten zituen arauak, oraindik gauzatu gabe baitaude. Idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuak ere finkatu gabe daude, udal mapa berriaren arabera finkatu behar direlako eta udal montepioen auzian ere ez da aurreratu. Kontuen Ganbararen iritziz, aipaturiko gaietan aurrera egin behar da udal administrazioaren egoera orokorra hobetzeko.

Toki sektorearen egoera ekonomikoari dagokionez, 1998an gastuak 67.000 milioikoak izan ziren eta dirusarrerak 75.230 milioikoak. Gastuen ehuneko 89 udalena da, ehuneko 8 mankomunitateena eta ehuneko 3 kontzejuena.

Gastu-motaren araberako sailkapena ere egin da. Irizpide horri jarraituz, ehuneko 61 funtzionamendu gastuak dira, ehuneko 33 inbertsioak eta ehuneko 6 finantza-eragiketak. Gastuaren helburuari dagokionez, etxebizitza eta hirigintzan ehuneko 24 gastatzen da, kultura eta kirolean ehuneko 15 eta gizarte babeserako ekimenetan ehuneko 14.

Nafarroako toki erakundeen zorra 25.000 milioikoa da. Horrek erran nahi du udaletan biztanleko zorra 49.000 pezetakoa dela eta kontzejuetan 40.000 pezetakoa. Zorra ehuneko 6 igo da aurreko ekitaldiko datuekin alderatuz eta gehien igo dena kontzejuena da.

Hala ere, txostenak dioenez Nafarroako udal, kontzeju eta mankomunitateen egoera ekonomikoa, oro har, hobetu egin da. Udal erakunde askotan aurrekontu superabitak izan dira, dirusarrerak nabarmen handitu dira eta zor-maila eta finantza-zama jeitsi egin dira.

Kontuen Ganbararen txostenak udal askotan antzemandako arazoei aurre egiteko gomendioak biltzen ditu. Hobetu beharreko gaien artean honakoak aipa daitezke: kontu eta aurrekontu sistemak, ondasun-zerrendak (gaurkotu gabe udal gehienetan), kontratazio legearen betetzea eta erakunde autonomoen gaineko kontrola.