Skip to main content

ASOCEX

2001/17 Mendabiako Udala (2000)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2001/17 Mendabiako Udala (2000) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Mendabiako Udalaren fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren finantza egoera. Aipatzekoa da aurkeztu berria Kontuen Ganbarak Mendabiako Udalaz egiten duen lehenbiziko fiskalizazio txostena dela.

Txostenak emaniko datuen arabera, Mendabiako Udalak iaz 378 milioi gastatu zituen. Horren ehuneko 63 funtzionamendu gastuak dira eta ehuneko 32 inbertsioak. Aurreikusiriko inbertsioak nabarmen handiagoak ziren (182 milioi), baina urte amaieran 122 milioi besteriz ez ziren gastatu. Nolanahi ere, egin gabeko inbertsio gehienak aurten burutzen ari dira.

Dirusarrerei dagokienez, Mendabiako Udalak 407 milioiko dirutza bildu zuen. Dirutza horren ehuneko 46 transferentziak dira, zerga bidezko dirusarrerek ehuneko 34 egiten dute eta ondareari esker ehuneko 12 lortu zuen.

Kontuen Ganbarak aurrekontu emaitza positiboa azpimarratzen du, Udalak 29 milioiko superabita izan baitzuen urte amaieran. Kontuan hartzekoa da aurreko urtean 61 milioiko defizita izan zuela eta, beraz, aldaketa nabarmena izan da.

Txostenak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen du urteko jarduera ekonomikoa. Egoera balantzeak ere egoki islatzen du udalaren ondare egoera, nahiz eta salbuespen bat izan: ondasun zerrenda. Izan ere, aipatu zerrenda gaurkotu gabe dago.

Legezkotasunari dagokionez, Kontuen Ganbarak dio Udalak, oro har, indarrean dagoen legedia bete egiten duela. Nolanahi ere, badira arau-hauste batzuk, batez ere kontratazio arloan. Azterturiko espedienteetan gehien atzemandako irregulartasuna legelariaren eta Kontu-hartzailearen txostenik eza da.

Udalaren finantza egoera ona da, Kontuen Ganbarak eginiko txostenaren arabera. Izan ere, Mendabiako Udalak urte amaieran 85 milio zituen diruzaintzan eta aurrezki gordina ehuneko 21koa zen. Epe luzerako zorra, berriz, 112 milioikoa da.

Kontuen Ganbarak gomendio batzuk eskaintzen dizkio Udalari kudeaketa hobetzen segitzeko. Horien artean, honakoak azpimarra daitezke: barne kontrol sistema hobetzea eta kontratazio arloan legedia zorrotz betetzea.