Skip to main content

ASOCEX

2002/08 Lan Osasunaren Nafar Institutua (2000)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2002/08 Lan Osasunaren Nafar Institutua (2000) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Lan Osasuna Nafar Institutuari buruzko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertu ditu: aurrekontu-kitapena, legezkotasuna eta institutuak eginiko lanaren eraginkortasuna.

Azterturiko erakundea autonomoa da, orain dela hamar urte gobernuak berak sorturikoa. Helburu nagusia lan arloan osasuna bultzatzea da eta horretarako ekimen aunitz egin ohi ditu: prebentzioa, laguntza teknikoa, lan istripu eta bajen kontrola¿ 2000ko ekitaldian 380.000 euroko aurrekontua eta 73 teknikok osaturiko langileria izan zuen.

Kontuen Ganbarak dioenez, institutuak aurkezturiko aurrekontu kitapenak ongi islatzen du erakundeak urtean zehar eginiko jarduera ekonomikoa. Lgezkotasunaren gaineko azterketan ere ez da aparteko arazorik atzeman, nahiz diru-laguntzen kudeaketan arazo batzuk izan.

Txostenak emaniko datuen arabera, Institutuak 85.500 baja sinatu zituen, 30.500 lan istripuren tramitazioa egin zuen eta 2.049 lan-gaixotasun kasu onartu zituen.Istripu kopuru handiko enpresen kontrolean, berriz, 466 txosten egin zituen.

Txostenak 2000ko datuak emateaz gain, azken urteotako eboluzioa ere aztertu du, bai lan-gaixotasun kopuruan eta baita lan-istripueta eree.

Lan-gaixotasunei dagokienez, aurkituriko kasuak nabarmen igo dira 1995etik. Izan ere, urte hartan 610 espedienteren tramitazioa egin zen eta sei urte geroago kopurua 2.000tik gorakoa zen. Lan-istripuetan ere nabarmena izan da igoera: 20.000 1995ean eta ia 29.000 duela bi urte.

Institutuak 85.000 lan-bajak tramitatu zituen, 1998an baino 15.000 gehiago.

Nafarroako Kontuen Ganbarak gomendio batzuk eskaintzen dizkio Institutuari kudeaketa hobetzeko.Horien artean, aurrekontua egiteko moduari dagokio. Izan ere, aurrekontuak ez ditu helburuak behar bezala finkatzen eta, ondorioz, oso zaila da urtean zehar lorturiko eraginkortasuna neurtzea. Horregatik, txostenak aurrekontuan helburuak eta xede horiek neurtzeko sistema txertatzea eskatzen du.