Skip to main content

ASOCEX

2004/09 Zintronikoko Udala (2002)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2004/09 Zintronikoko Udala (2002) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Zintronikoko Udalari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera aztertzen dira. Datu guztiak 2002koak dira.

Txostenak dioenez, Udalak 7,9 milioi euro gastatu zituen 2002ko ekitaldian. Dirutzaren zati nagusia (6,5 milioi) udalak berak gastatu zuen eta gainerakoa udal bi erakunde autonomoek: Ur Partzuergoa eta Asisko San Frantzisko Udal patronatuak. Dirusarrerei dagokienez, bilduriko zortzi milioitik 6,6 udalak berak bildu zituen eta gainerakoa aipaturiko bi erakundeek.

Aurrekontu kitapenak ongi islatzen du urteko ekonomia jarduera eta baita 2002ko abenduaren 31ko aurrekontu egoera ere.

Egoera balantzeak ere ongi islatzen ditu Udalaren finantza eta ondare egoera, baina bi salbuespen daude: ondasun zerrenda (gaurkotu gabe dago) eta kobratzen zaila diruditen saldoak, horiei buruzko azterketarik ez baitago.

Legezkotasunari dagokionez, kontratazio arloan legedia zorrotz betetzeko beharra azpimarratzen da, bai lanen adjudikazioetan eta baita espedienteak egiteko moduari dagokionez ere.

Bestalde, udal kudeatzaileen eta kontu hartzailetzaren arteko koordinazio falta ere aipatzen da. \"Hori dela eta, kontu hartzailetzak batzutan ezin du bere zeregina behar bezala egin\", dio txostenak.

Udal finantza egoeraz, epe luzerako zorra da datu garrantzitsuenetakoa: 5 milioi euro. Dirutza horren bidez Udalak diruzaintzako gerakin negatiboari aurre egiteaz gain, ur hornikuntza sareak eta industri poligonoen obrak egin dira.

Comptos Ganberak Udalaren inbertsioen finantzaketa ez dela behar bezala egiten azpimarrazen du. Horren ondorioz, diruzaintzako gerakin negatiboak sortzen dira eta ehuneko 20tik gorako interesak ordaindu behar izaten dira. Txostenaren arabera, kontu hartzaileak hori dena behin baino gehiagotan salatu du.

Laburbilduz: Comptos Ganberaren aburuz, Zintronikoko Udalak ongi egiten du aurrekontuaren kudeaketa administratiboa, baina finantzen kudeaketan arazoak daude, batez ere inbertsioen finantzaketa plana gaizki egiten delako. Horregatik, gomendio batzuk eskaintzen ditu, udal kudeaketa hobea izan dadin. Horien artean honakoak aipa daitezke: aurrekontua eta aurrekontuaren aldaketak legeak aginduriko epeetan onartzea; barne kontrola hobetu eta udal arloen arteko koordinazioa areagotzea; udal finantzen egoera aztertzea, zerbitzuak, proiektu berriak eta udalak bere gain har dezakeen zor maila zehaztuz; eta kontratazioaren legea zorrotz betetzea.