Skip to main content

ASOCEX

2004/10 San Adriango Udala (2001)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2004/10 San Adriango Udala (2001) ()

Nafarroako Comptos Ganberak San Adriango Udalari buruzko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udal finantza egoera aztertzen dira.

Azterturiko urtea 2001koa da. Izan ere, horiek dira udalak itxirik dituen azken kontuak eta, beraz, Comptos Ganberak ezin izan du besterik egin. Txostenak arazo hori aipatzen du, kontabilitatea oso atzeratuta dagoela azpimarratuz. Hori dela eta, ekonomia jarduera aurrekontu kontrolik gabe burutzen da. Kontabilitatea eginiko jarduera aurkeztera mugatzen da.

Txostenak emaniko datuen arabera, 2001ean Adrinago Udalak 6,5 milioi gastatu zituen eta 7,6 milioi bildu. Bilduriko diru kopuruetan nabarmenena industria poligonoaren lur sailen salmentari dagokio: 2,8 milioi. Dirutza horren zati nagusia epe luzerako zorrak kitatzeko erabili zen, eta horregatik gastuen diru sail nagusia pasibo finantzieroen aldaketa da: 2,5 milioi.

Legezkotasunari dagokionez, kontabilitatearen irregulartasunez gain epaileek indargabetutako lizentzia bat aipatzen da. Lizentzia lantegi bat eraikitzeko eskatu zuten eta Gobernu Batzordeak 2001eko otsailean onartu zuen idazkariaren, aparejadorearen eta arau subsidiarioak egin zituen taldearen txostenen aurka. Nafarroako Gobernuak erabaki auzitara eraman eta epaileak lizentzia deuseztatu zuen. Comptos Ganberak dioenez, epaileen erabakia nola gauzatuko den ez dago argi, ezta horrek Udalarentzat izan dezakeen eragina ere.

Udalaren finantza egoera ez da txarra. 2001eko abenduaren 31ko epe luzerako zorra 2,7 milioikoa zen. Aurrezki gordina %24 zen eta diruzaintzako gerakina 384.000 eurokoa.

Aurreko txostenetan eskainiriko gomendioen jarraipena ere egin du Comptos Ganberak. Azterketaren ondorioa argia da: San Adriango Udalak ez ditu Comptos Ganberaren gomendioak kontuan hartu.

Laburbilduz: San Adriango Udalak aurrekontuak garaiz onartu behar ditu eta kontabilitatea eguneroko zeregin bihurtu behar du. Barne kontrol sistemak hobetzeaz gain, kontratazio legedia zorrotz bete behar du. Erakunde autonomoari dagokionez, haren jardueran ¿bereziki kontratazioan- legedia betetzeko beharra azpimarratzen da.