Skip to main content

ASOCEX

2008/10 Agoizko Udala (2006)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2008/10 Agoizko Udala (2006) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Agoizko Udalari buruzko 2006ko fiskalizazio txostena plazaratu du. Txostena Parlamentuak eskatu zuen, Eusko Alkartasunak 2006ko urrian aurkezturiko eskaeraren ondorioz.

Txostenak honakoak aztertu ditu: 2006ko kontu orokorra, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.

Comptos Ganberak aipatzen duenez, udalaren sistema informatikoak lanaren norainokoa mugatu egin du. Izan ere, sistemak ez du bermatzen aurrekontuak jasotako eragiketa guztiak kontabilate orokorrera pasatzen direnik.

Txostenak emaniko datuen arabera, Agoizko Udalak 4,6 milioi gastatu eta 6,3 bildu zituen. Gastu nagusiak honakoak dira: inbertsioak (2,5 milioi) ohiko ondasun eta zerbitzuak (1,2 milioi) eta langileria gastuak (465.000 euro). Dirusarrerei dagokienez, inbertsio errealen besterentzearen ondorioz 2,6 milioi jaso zituen, beste bi milioi transferentziei esker eta 1,2 milioi zergen bitartez.

Udalaren kontu orokorra aztertuta, txostenak dio gastu, dirusarrerak eta ondare egoera ongi islatzen dituela. Dena den, badira salbuespen batzuk: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda eta eragiketak egozteko erabiltzen den irizpidea, batzutan kutxa-irizpidea erabiltzen baita. Horren ondorioz, zenbait gastu eta dirusarrera ez daude behar bezala kontabilizatuta.

Legezkotasunari dagokionez, Agoizko udalaren ekonomia jarduera indarrean dagoen legediaren arabera egiten da.

Udalaren finantza egoeraz mintzatzean, datu bat nabarmentzen da: 2006ko ekitaldian ohiko dirusarrerak gastuak baino handiagoak izan ziren. Urte amaieran zor maila txikia zen eta, gainera, 600.000 euroko diruzaintzako gerakina zegoen.

Laburbilduz: Agoizko Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua, baina badira hobetu beharreko arlo batzuk. Hasteko, ondasun zerrenda etengabe gaurkotu behar da. Barne kontrol sistema ere hobetu egin behar da. Gastu eta dirusarrerak sortzen diren unean kontabilizatu behar da, ez jasotzen edo ordaintzen direnean. Horrek aurrekontu jarraipena egokiagoa ahalbideratzen du. Azkenik, txostenak inbertsioen jarraipen hobea egiteko beharra azpimarratzen du.