Skip to main content

ASOCEX

2005/29 Tuterako Udala (2004)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2005/29 Tuterako Udala (2004) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Tuterako Udalaren fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera. Datu guztiak 2004koak dira.

Tuterako Udalak bi erakunde autonomo ditu: Uren Udal Batzordea eta Castel Ruiz Kultur etxea. Iazko gastuak (aipaturiko erakundeenak barne) 34,3 milioi eurokoak izan ziren eta dirusarrerak 34 milioikoak.

Gastuetan handienak langileriarenak dira. Izan ere, Udalak 13 milioi gastatu zituen 316 udal langileen soldatetan. Ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketek 10,5 milioi egin zuten eta inbertsioetara bideraturiko dirutza 7,9 milioi izan zen.

Dirusarrerei dagokienez, transferentzia arruntek 10,6 milioi egin zuten, zergen bitartez 10,6 milioi lortu zituen eta tasa eta bestelako dirusarrerei esker 6,3 milioi eskuratu zituen.

Urte amaieran Tuterako Udalak 17 milioiko zorra zuen. Zor maila %4,8 zen eta Udalaren zor muga, berriz, %13,2. Udalak ez zuen mailegurik eskatu 2004ko ekitaldian eta inbertsioei kanpoko finantziaziorik gabe aurre egiteko ahalmena berreskuratu zuen.

Comptos Ganberak dioenez, 2004ko aurrekontu kitapenak ongi islatzen du iazko jarduera ekonomikoa. Egoera balantzeak ere ongi islatzen du Udalaren ondare egoera, baina bada salbuespenik: izan ere, Udalak ez ditu erretiroa harturiko funtzionarioen soldatek sorturiko betebeharrak kontuan hartu. Legezkotasunaren gaineko azterketan ere ez dago kontrako iritzirik, Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.

Laburbilduz: Tuterako Udalak ongi kudeatzen ditu aurrekontuak, baina baditu hobetu beharreko gauza batzuk. Horietako bat aurrekontuetan helburu argiak zehaztea eta helburuak neurtzeko sistema martxan jartzea, hori ezinbestekoa baita administrazioen eraginkortasuna neurtu ahal izateko.

Txostenak, halaber, obren epeen gaineko kontrol zorrotzagoa eta erakunde autonomoen barne kontrola hobea eskatzen ditu.

Azkenik, Comptos Ganberak finantza-plan bat onartzeko eskatzen dio Udalari. Gastuak gutxitzeaz gain, planak udal zerbitzuak, kostuak eta etorkizuneko beharrak ongi aztertu behar ditu, eta baita horri guztiari aurre egiteko finantza-bideak ere.