Skip to main content

ASOCEX

2007/19 Galarreko Zendearen Udala (2005)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2007/19 Galarreko Zendearen Udala (2005) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Galarreko Zendearen Udalari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak 2005eko egoera aztertu du honako gaiotan: aurrekontu kitapena, ekonomia emaitza, Udalaren ekonomia egoera eta legezkotasuna.

Galarreko Zendearen Udalak 1.456 biztanle ditu hurrengo herriotan: Arlegi, Kordobilla, Espartza, Eskirotz, Galar, Olatz-Subiza, Salinas, subiza eta Barbatain.

Txostenak emaniko datuen arabera, dirusarrerak 5,4 milioikoak izan ziren, eta gastuak, berriz, 3,8 milioi. Aipatzekoa da azken bost urteotako aurrekontu emaitza ona izan dela, eta horri esker udalak 5 milioiko superabita lortu duela.

Comptos Ganberak izan izan du ondare egoeraz, emaitza ekonomikoaz eta aurrekontu kitapenak iritzirik eman, Udalak aurkezturiko kontuek ez dutelako ekonomia egoera ongi islatzen. Comptos Ganberak dioenez, gastu eta dirusarrera asko ez dira behar bezala egotzi aurrekontuan. Barne kontrolak ere ez du bermatzen egin beharreko kobrantza eta ordainketa guztiak egin direnik.

Alkatearen aholkulari-legelariaren kontratazioa ere salatzen da, lanpostua ez baita plantila organikoan sartu eta, gainera, haren solata ere ez baita islatu aurrekontuan. Txostenak dioenez, bi eskakizunak udal osoko bilkurari dagozkio eta derrigorrezkoak dira horrelako kontratazioak egin ahal izateko.

Txostenak hirigintza arloko kudeaketa ere salatzen du. Alde batetik, hirigintza-hitzarmenen erregistro ez da behar bezala egin eta, bestalde, Comptos Ganberak aztertu dituen hitzarmenetan hutsuneak daude: horietako bi publizitaterik gabe egin dira eta bestean tramitazioa ez da behar bezala egin.

Comptos Ganberak udalaren ekonomia egoea oso ona dela azpimarratzen du: zergen bidezko dirusarrerak askoz handiagoak dira nafar udalen bataz bestekoak baino. Diruzaintzan dirutza handia du eta Udalak zorrik ez duenez, finantza gasturik ere ez du.

Kudeaketa sistema, aldiz, ez da ona. Batetik, Udalak aurkezturiko kontuek ez dute ekonomia jarduera behar bezala islatzen eta legea urratzen duten jardunbideak daude. Bestetik, inbertsioak ez dira behar bezala prestatzen, bereziki udalaz gaindikoak. Bestalde, barne kontrol sistema desegokiaren ondorioz Udalak eskubidea eta dirusarrerak galdu egiten ditu.

Txostenak egoera hobetzeko gomendioak eskaintzen ditu, horien artean honakoak: aurreikusitako inbertsioekin zorrotzago jokatzea, ondasun zerrenda gaurkotua martxan jartzea eta udal lurzoruaren ondarea gainerako udal ondasunetatik aparte kudeatzea. Halaber, kontuak aztertzeko prozedura martxan jarri behar litzateke, txostenak antzemandako akatsak gerta ez daitezen. Txostenak kontratuen legedia betetzea, publizitatea bermatzea eta aholkularien lan-egoera konpontzea ere premiazkotzat jotzen ditu.