Skip to main content

ASOCEX

2005/31 Iruñeko Udala (2004)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2005/31 Iruñeko Udala (2004) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Iruñeko Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. 2004. urteari dagokion lanak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera. Halaber, Comptos Ganberak aurreko txostenetan eginiko gomendioen jarraipena egiten du.

Txostenak emaniko datuen arabera, Iruñeko udalak eta haren erakunde autonomoek ¿Hirigintza Gerentzia eta Haur Eskola- 192,6 milioi gastatu eta 188 bildu zituzten.

Iruñeko Udalak, bestalde, bost enpresa ditu. Bostetako biren kapital osoa Udalarena da: Comiruña eta Pamplona Centro Histórico enpresena, hain zuzen. Azkenik, bi udal fundazio daude: Gaiarre antzokia eta Miserikordi etxea.

Txostenak dioenez, langilerian 67 milioi gastatu ziren, gastuen ehuneko 37. Ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketetan 51 milioi gastatu ziren eta inbertsioetan 43 milioi. Txostenak azpimarratzen duenez, aurreikusitako inbertsioen ehuneko 35 besterik ez dira egin.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Udalak 1.460 ditu eta 454 bete gabe daude. Azpimarratzekoa da udal langileen hirutik bat udaltzaina dela. Gaur egun 344 udaltzain daude eta bataz besteko kostua 38.000 eurokoa da.

Bestalde, behin adin batera helduz gero udaltzainek bestelako lanak egiteko aukera izaten dute. Txostenak dioenez, datozen urteotan gero eta gehiago izanen dira bestelako zereginak egiteko eskubidea izanen duten udaltzainak eta, beraz, gaia arautu beharko litzateke.

Langileriari buruzko azterketan beste gai bat ere azpimarrazen da: Udalak ateratzen dituen lanpostu gehienen aurkako errekurtsoa jartzen dela. Iaz 186 lanpostu ziren atzeratzekoak, baina 52 besterik ez ziren atera eta bik besterik ez zuten aurrera egin, gainerakoen aurkako errekurtsoa aurkeztu zelako.

Langileria arloan bi oinarrizko gomendio ematen ditu Comptos Ganbera: udal plantila organikoa aztertzea, gaur egungo beharretarako egokia ote den ikusteko; eta, bestalde, lan deialdien aurkako errekurtsoak zergatik aurkezten diren aztertzea, gaur egungo egoera kaltegarria baita, bai Udalarentzat eta baita lanpostuetara aurkezten direnentzat ere.

Comptos Ganberak dioenez, Iruñeko Udalak finantza-bideragarritasun plana bete egin du, ohiko dirusarrerak funtzionamendu gastua eta finantza zama ordaintzeko aski izateaz gain inbertsioetara ere bideratu ahal izan da dirutzaren zati bat.

Epe luzerako zorrari dagokionez, 18 milioi igo da iazko ekitalditik. 2004ko amaieran zorra 50,9 milioikoa zen.

Aurrekontu kitapena aztertuta, Comptos Ganberak dio ekitaldiko gastu eta dirusarrerak ongi islatzen dituela. Egoera balantzea ere finantza eta ondare egoeren isla da, nahiz eta horretan salbuespen bat izan: funtzionarioen montepioak sortzen dituen beharrak zenbatu gabe daudela.

Comptos Ganberak legezkotasunaren gaineko azterketa ere egin du. Txostenak dioenez Udalak, oro har, indarrean dagoen legedia bete egiten du.

Laburbilduz: Iruñeko Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua, baina badira hobetu beharreko gai batzuk. Horien artean aurrekontu eredua bera. Comptos Ganberaren ustez, aurrekontuetan helburu garbiak eta helburu horiek bete diren ala ez aztertzeko adierazgarriak finkatu behar dira. Obra lanetan epea hobeki kontrolatzeko eskaera ere egitendio Udalari, zenbait obretan aurreikusitako epea bikoiztu egin baita. Bestalde, proiektu batzuk zarintzen ez badira, Europar Elkarteak eman beharreko diru-laguntza gal liteela aipatzen da.

Azkenik, txosten egin ondoren ezaguturiko gai bat aipatzen da: Nafarroako Justizia Epaitegi Gorenak Gaztelu Plazako aparkalekuari buruz emaniko epaia. Epaiak dioenez, Udalak kontzesio-epea 75 urtetik 50 urtera jeistean ez duela aurreko epaia behar bezala bete. Udalak errekurtsoa aurkeztu du epaiaren aurka.