Skip to main content

ASOCEX

2008/21 Iruñeko Udala ( 2006 )

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2008/21 Iruñeko Udala ( 2006 ) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Iruñeko Udalaren 2006ko fiskalizazio txostena kaleratu du. Bertan honako gai hauek aztertu dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera. Udalaren osoko bilkurak eskatuta, Kondestable jauregiaren zaharberritze lanei buruzko espedientea ere aztertu da.

Txostenak emaniko datuen arabera, Iruñeko udalak eta haren erakunde autonomoek ¿Hirigintza Gerentzia eta Haur Eskola- 213 milioi gastatu zituzten. Dirusarrerak, berriz, 238 milioikoak izan ziren.

Gastuetan handiena inbertsioak dira (77 milioi), ondoren langileria (72 milioi) eta hirugarren diru sail handiena ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa izan zen (70 milioi). Dirusarrerei dagokienez, ohiko transferentziei esker 74 milioi lortu ziren, 45 zuzeneko zergen bitartez eta 24 tasa eta prezio publikoen bidez.

Comptos Ganberaren txostenak gastuen diru sail nagusien azterketa egin du. Inbertsio handienak aztertu ondoren, bi gomendio ematen ditu: batetik, urteko aurrekontuan sartu beharreko inbertsioak hobeki zehaztu behar dira, adjudikazio eta betetze-epeak kontuan hartuz; eta, bestetik, inbertsioek jarraipen egokiagoa behar dutela, bai jarraipen ¿fisikoa¿ nola finantzieroa.

Langileriari dagokionez, 1,377 langile daude lanpostuen zerrendan. Lanpostuak nola sortu eta desagertarazi arautzen duena lanpostuen zerrendarekin batera onarturiko araudia da. Txostenak dioenez, badira zerrendan agertzen ez diren lanpostuak; beste batzutan izen bereko lanpostuek soldata ezberdina dute, eta badira behar bezala arrazoitu ez diren lanpostuen aldaketak. Comptos Ganbera ez dago ados horrekin, ¿langileriaren kudeaketak eskatzen duen gardentasuna zaildu egiten baitu¿.

Udal zerga batzuen kudeaketa ere aztertu da. ¿Etxez etxeko atentzioa¿ ekimenari dagokionez, tarifaren kalkulua ez da behar bezala egin, 112.000 euroko kuotak ez dira kobratu eta bueltan datozen ordain-agiriak kobratzeko lanik ere ez da egin. Txostenak dioenez, ordaindu gabeko kuotak igorri eta tarifak araudiaren arabera kalkulatu behar dira.

Kondestable jauregiari dagokionez, aurrekontua nabarmen handitu da eta baita lanak burutzeko epea ere. Hasierako prezioa 8,4 milioikoa bazen ere, gutxienez %40 garestitu da. Lanak 20 hilabetean egitekoak ziren eta beste 17 behar izan dituzte amaitzeko. Udalak bi arrazoi ematen ditu: hondakin arkeologikoak agertu zirela eta jauregiaren egeora uste baino txarragoa zela.

Txostenak dioenez, udala, enpresa eta lanen zuzendaritza ez dira ados jartzen ordaindu beharreko prezioan. Udalak ez du deus ordaindu iazko maiatzetik (3,7 milioko obra-ziurtagiriak jaso ditu) eta prezioen eguneratzean ere ez daude ados.

Comptos Ganberaren iritziz, proiektuak onartu aurretik hobeki aztertu behar dira, hori baita horrelako egoera saihesteko bide hoberena. Bestalde, proiektuaren egileak lana gaizki egin badu, eta hori dela medio obra %20tik gora garestitu bada, erantzukizuna eskatu beharko litzaioke. Kontratu legeak zigorra aurreikusia du, baina horretarako baldintzen pleguak jaso egin behar du.