Skip to main content

ASOCEX

2006/03 Nafarroako toki sektore publikoa (2003)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2006/03 Nafarroako toki sektore publikoa (2003) ()

Nafarroako Comptos Ganberak udal erakundeei buruzko txostena kaleratu du. Urtero plazaratzen den lanak Nafarroako udal, kontzeju, mankomunitate eta gainerako erakundeei buruzko datu orokorrak eskaintzen ditu, guztiak 2003koak.

Aurtengo txostena aurreko urteetakoekin alderatuz ezberdina da, udal erakundeen datuak Toki Administrazioa Departamentuak bildi baititu, eta Comptos Ganberak eranskin gisa ematen ditu. Bestalde, aipatzekoa da udal montepioari buruzko azterketa berezia egin dela aurtengo txostenean.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, 812 udal erakunde daude Nafarroan: 272 udalerri, 362 kontzeju, 64 mankomunitate, 10 udal talde, 11 partzuergo eta 18 udal enpresa. Aurreko urteko datuekin alderatuz, bost udal erakunde gehiago daude gure lurraldean.

Aurreko urteetan bezala, Comptos Ganberak udal zerbitzuen antolaketa gaur egungo beharretara egokitzeko premia azpimarratzen du.

Udal erakundeen finantza egoerari dagokionez, udal erakundeek 708 milioi gastatu eta 677 bildu zituzten fiskalizaturiko ekitaldian. Gastuen helburu nagusiak honakoak dira: inbertsioak (%35), langileria (%25) eta ondasun eta zerbitzu arruntak (%23). Udal eta gainerako erakundeen finantzabide nagusiak bi dira: transparentziak (%47) eta zergak (%34).

Udal erakundeen zorrari dagokionez, 187 milioikoa zen 2003ko amaieran. Aipatzekoa da %20 igo dela azken lau urteotan. Datu horien arabera, 328 eurokoa da biztanleko zorra udal erakundeetan.

Esan bezala, txostenak udal funtzionarioen montepioari buruzko azterketa eskaintzen du. Nafarroan lau montepio daude: Iruñekoa, Tuterakoa, Tafallakoa eta orokorra. Azken honen egoera da txostenean azterturikoa. Comptos Ganberak dioenez, 1.244 pentsiodu ditu eta dirusarreren eta gastuen arteko aldea 17 milioikoa izan zen 2003ko ekitaldian.

Montepioaren araudiak defizita finantzatzeko modua finkatzen du. Horretarako kontuan hartu beharreko datuak bi dira: biztanleak eta funtzionarioak.

Jakina denez, udal funtzionarioak duela hamar bar urte gizarte segurantzaren sistema orokorrean sartzen hasi ziren. Horren ondorioz, defizitari aurre egiteko sistema desorekatu egin da, eta gaur egun pentsiodun bakoitzeko udalek pagatzen duten dirutzan gorabehera handiak daude. Barañainek, esate baterako, ia milioi bat euro pagatzen du pentsiodun bakoitzeko eta beste batzuk, berriz, 1.000 euro baino gutxiago.

Azterketaren emaitzak ikusita, Comptos Ganberaren ustez defizitari aurre egiteko sistema hobeki aztertu behar da