Skip to main content

ASOCEX

2006/04 Baztango Udala (2004)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2006/04 Baztango Udala (2004) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Baztango Udalari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Jakina denez, udalerri honek antolaketa berezia dauka, udalak, Bailarako Batzorde Nagusiak eta herrietako batzarrek osaturikoa.

Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2004ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren eta haren erakunde autonomoen finantza-egoera.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Baztango Udalak 8 milioi gastatu eta 8,8 milioi bildu zituen 2004ko ekitaldian. Datuoi Baztango bi udal erakunde autonomoenak gehitu behar zaizkie: Baztan ikastola (1,4 milioiko gastuak) eta Francisco Joaquin de Iriarte zahar etxearenak (420.000 euroko gastuak). Urtearen amaieran Udalak 270.000 euroko superabita izan zuen.

Txostenak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu ekitaldiko ekonomia jarduera eta 2004ko abenduaren 31ko aurrekontu-egoera. Egoera-balantzeak ere egoki islatzen ditu finantza eta ondare egoera. Legezkotasunaren gaineko azterketari dagokionez, Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du..

Azkenik, txostenak udalaren finantza egoera aztertzen du. Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Udalaren zorra 4,3 milioikoa zen 2004ko abenduaren 31n. Dirutza horren zati bat da Nafarroako Gobernuak bazkaltokietarako aurreraturiko dirua, interesik sortzen ez duena.

Aipatzekoa da Udalaren aurrezki gordina (gastu arrunten eta dirusarrera arrunten arteko aldea) %13koa dela eta diruzaintzan milioi bat euro dagoela gastuei aurre egiteko.

Laburbilduz, eta ondorio nagusi gisa, honakoa erran daiteke: Baztango Udalak egoki kudeatzen du aurrekontua, baina badira hobetu beharreko gaiak. Horien artean, Comptos Ganberak bi gomendio egiten ditu: Udalaren aurrekontua eta aurrkontu likidazioa garaiz onartzea eta, bestalde, Udalaren eta haren erakunde autonomoen datuak biltzen dituen memoria bat egitea.