Skip to main content

ASOCEX

2008/04 Iruñea, Tutera eta Barañaingo lurzoruaren ondarearen kontrola eta kudeaketari buruzko txostena (2004)

Argitalpen data

Nafarroako Comptos Ganberak Iruñea, Tutera eta Barañaingo lurzoruaren ondarearen kontrola eta kudeaketari buruzko txostena argitaratu du. Estatuko beste kontrol erakundeekin batera eginiko lana da, lurzoruaren kudeaketaz ikuspegi orokorra lortzeko.

Txostenak dioenez, udal lur ondaera osatzen dutenak honakoak dira, besteak beste: hirigintza desjabetza eta lagapenen ondorioz lorturikoak, hirigintzak planak zehaztutako ¿hiri lurzoruak¿ eta urbanizatu daitezkeenak.

Lurzoruaren udal ondaera kontrolatzeko ondasun zerrenda eta erregistro bereiztua egin behar dira, Hirigintza eta Lurralde Antolaketari buruzko Foru Legeak agindutakoaren arabera.

Comptos Ganberak Iruñeko Udalaren egoera fiskalizatzeaz gain, Tutera eta Barañaingo datuak ere eskaintzen ditu. Halere, azken bi udaletan ez da fiskalizazio osoa egin, datuak inkesta batetik harturikoak baitira.

Iruñeko Udalari dagokionez, ez du lurzoruaren ondaera behar bezala kudeatzen, hirigintzako ondasunak besteekin nahasturik daudelako. Lurzoruaren udal ondasunetan izaniko aldaketak kontrolatzeko erregistro bereizturik ere ez da egin.

Comptos Ganberak 2004ko eragiketak aztertu ditu, kontrol erakundeek ekitaldi hori aukeratu baitute txosten orokorra egiteko. Txostenak dioenez, lurzoruaren ondaera osatzen duten ondasunen besterenganatzea hirigintza legediaren araberakoa izan da, besterenganatzeak emaniko dirua legeak agintzen dituen helburuetara bideratu baita: hirigintza lanak, etxebizitzen zaharberritzea, babes ofizialeko etxeak egiteko eraikinen erosketa, hornikuntza lanak¿

Txostenak dioenez, Hirigintza gerentzia arduratzen da gaiaz. 1985ean sorturiko gerentzia programa informatiko batez baliatzen da lur sailean kudeketa egiteko. Comptos Ganberaren arabera, lurzoruaren udal ondarearen kudeaketa eta kontrola ez dira egokiak: udal ondasun zerrendak ez du zehazten lur-sailak udalarenak diren ala ez eta, beraz, ezin ditu modu egokian kudeatu.

Lur sailen salmenak emaniko diruaz, 6,9 milioikoa izan zen 2004ko ekitaldian. Dirutzaren erdia Ezkabako bi lur-sailei dagokie, bi sindikaturi zuzenean saldutakoak. Besteak Arrotxapea, Beloso eta Buztintxuriko lur-sailak dira. Lehen biak enkantean salduta eta besteak epaileak aginduta, bi lur sail bereiztezinak zirela agindu eta gero.

Salmenten dirua legeak aginduriko zereginetara bideratu zen: lur-sailak (1,8 milioi), Iturramako herritarren zentroa (4,6 milioi), Arantzadiko eraikin soziala (1,3 milioi) eta Arrotxapeako haur eskola (150.000 euro).

Iruñeko Udalaren kontabilitateak ez du informaziorik ematen lurzoruaren udal ondareaz, ezta haren ondasunen balioz ere. Dena den, lur-sailen salmentek utzitako diru-sarrerak eta horrekin eginiko gastuen jarraipena egokia da.

Tutera eta Barañaingo Udalei dagokienez, ez dute lurzoruaren udal ondarea osatu, gainerako udal ondasunekin nahastuta dago. Lur ondasun zerrendetan ere ondare hori ez da modu bereiztuan kudeatzen.

Txostenak bi gomendio orokor eskaintzen ditu: batetik, udalek ondare erregistroa sortu behar dutela, eta ondasun horien kudeakaeta modu bereiztuan egin behar dela, gainerako udal ondasunekin nahastu gabe. Udal ondasun zerrendak lur zoruaren ondasunak zehaztu behar ditu, legeak agindutako zereginetara bideratu behar direla argi utziz.