Skip to main content

ASOCEX

2006/08 Leitzako Udala (2004)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2006/08 Leitzako Udala (2004) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Leitzako Udalari buruzko txostena ezagutarazi du. Txostena Parlamentuko bozeramaileen Batzordeak eskatu zuen, Aralar taldeak proposaturik. Lanak 2004ko ekitaldiko datuak aztertu ditu, bai Udalarenak eta baita Hirigintza Kudeatzeko Leitza Lantzen Elkarte SL¿ udal enpresarenak ere.

Leitzak 2.901 biztanle ditu. Fiskalizaturiko urtean 2,8 milioi bildu eta 2,4 gastatu zituen. Dirusarreretan transferentzia arruntena da dirusail handiena: 820.000 euro. Udalak 435.000 euro lortu zituen zuzeneko zergen bidez eta 390.000 euro bankuei eskaturiko maileguen bitartez.

Gastuei dagokienez, ondasun eta zerbitzu arruntek 900.000 euro egin zuten eta langilerian 558.000 euro gastatu ziren. Inbertsioetara bideraturiko dirutza 542.000 eurokoa izan zen.

Txostenak dioenez, aurrekontuaren likidazioak ongi islatzen du urteko ekonomia jarduera. Egoera balantzeak eta irabazi-galeren kontuak ere ongi islatzen dituzte ondare eta finantza egoera, eta baita udalaren eta haren enpresaren emaitza ere.

Legezkotasunari dagikionez, Leitzako udalaren ekonomia jarduera indarrean dagoen legediari jarraituz egiten da. Dena den, langileria arloan bada arazo bat: Udalaren osoko bilkurak haurtzaindegiko bi langile finko egiteko hartu zuen erabakia epaileek ezeztatu dute. Comptos Ganberak egoera konpontzeko eskatzen dio Leitzako Udalari.

Comptos Ganberak Udalaren finantza egoera ere aztertu du. Udalak 440.000 euroko diruzaintzako gerakina zuen 2004ko amaieran, inbertsioak finantzatzeko harturiko mailegu bati esker. Epe luzerako zorra 3,3 milioikoa da. Udalaren zor maila %13koa da, zor muga baino zortzi puntu txikiagoa.

Comptos Ganberak dioenez, ekonomia egoera hobetu egin da aurreko urteko datuekin alderatuz, aurrekontu emaitza, aurrezkia eta dirutzaintzako gerakina hobeak direlako eta, bestetik, zorra gutxitu egin delako.

Udal enpresak 30.000 euro galdu zituen 2004ko ekitaldian. Epe motzerako maileguekiko menpekotasun handia dauka eta ez du finantza autonomiarik, galerek fondo negatiboak sortu baitituzte. ¿Beraz -dio txostenak- udal empresa publikoaren egoera kontuan hartuz, Udalak hausnarketa egin behar luke enpresaren etorkizunaz eta enpresak egiten duen zerbitzua emateko moduaz¿.