Skip to main content

ASOCEX

2008/06 Frantzisko Xabierkoaren jaiotzaren V. urteurrena (2003-2006 ekitaldiak)

Argitalpen data

Nafarroako Comptos Ganberak San Frantzisko Xabierrekoaren V. urteurreneko gastuei buruzko txostena plazaratu du. Txostena Nafarroako Ezker Batua taldeak eskatu zuen.

Sarreran gogoratzen denez, Gobernuak departamentuen arteko batzorde bat eratu zuen 1999ko amaieran, proiektuari hasiera emateko. Ekitaldiak antolatzeko ardura zuen batzordea, berriz, 2004koa da. Kultura sailburuaren presidentziapean, honako hauek aritu ziren aipaturiko batzordean: Toki Administrazio eta Herri Lan departamentuetako kontseilariak, Turismo, Kultura eta Komunikazio zuzendari nagusiak, eta Xabierko Udaleko, artzapezpikutzako eta Xabierko santutegiko ordezkariak.

Aipatzekoa da batzordek ez zuela aurrekonturik izan, ezta kudeatzeko ahalmena ere. Haren zeregina departamentuek eginiko lanak koordinatzera mugatu zen. Diru-sailak kudeatu zituzten gobernu sailak honakoak izan ziren: Kultura, Herri Lan eta Ongizate departamentuak eta Komunikazio zuzendaritza nagusia.

Gobernuak 2005eko azaroan onartu zituen ¿Xabier 2006¿ egitarauaren ildo nagusiak, eta gehienezko gastuari ere oneritzia eman zion: 4,4 milioi euro bi urtetan gastatzeko, nahiz eta siru saila handi zitekeela adierazi. Nafarroako Gobernuak Kultura Departamentuaren esku utzi zuen programako ekitaldiak egiteko ardura.

Txostenak dioenez, Gobernuak 10 milioi gastatu zituen 2005 eta 2006an. Dirutza horri aurreko urtean gastaturiko 3 milioiak gehitu behar zaizkio. Dirusarrerak 300.000 eurokoak izan ziren, Baluartek sarreretan eskuratutakoa ere kontuan hartuz. Baluarten eginiko ekitaldi gehienetan ez zen sarrerarik ordaintzen. Sarrera ordaindu beharreko ekitaldietara 58.000 lagun joan ziren.

Gobernuak Frantzizko Xabierrekoaren V. urteurrenean gastaturiko diru sailak aztertuta, honakoak dira konklusioak: diru gehien jaso duena Jesusen lagundia izan zen. Dirutza hori bost proiektutarako eman zioten: Xabierko Gazteluaren obrak egiteko (2,4 milioi), areto erlijioso-kulturala eraikitzeko (1,4 milioi), barne patioko toki estalirako, Gazteluaren inguruko sarrerak zaharberritzeko eta ezinduendako sarrerak moldatzeko.

Bigarren diru sail nagusia Herri Lan Departamentuak Xabierko sarreretan gastaturikoa izan zen: 3 milioi.

Baluarte enpresa publikoaren esku utzitako beste bi proiektutan 1,7 milioi gastatu ziren: batek kultur ekitaldiak antolatzea zuen xede, eta bestea Xabierko plazako argiztatze sistema kontratatzea. Azken honi dagokionez, Comptos Ganberak dio ez datorrela bat enpresa publikoaren helburuekin. Horren froga da agindua jaso eta enpresak beste baten esku utzi zuela mandatua, ¿publizitate, konkurrentzia eta gardentasun irizpideak bete gabe¿.

Milioi batetik goitiko beste diru saila publizitate eta komunikazioa izenekoa da, eta enpresa bati ordaindu zitzaion zeregin horiek egitearen truke.

Txostenak dioenez, Xabierko Gazteluak 1,2 milioi bisitari izan zituen V. mendeurrenean, Foruzaintzak emaniko datuen arabera. Gobernuak liburu bat argitaratu du urteko ekitaldi nagusiak gogoratzeko.

Comptos Ganberaren aburuz, erabilitako dirutzak aurrekontu programa bakarra merezi zuen, gastatu beharrekoa ez ezik, helburu zehatzak finkatu behar zituena. Horrek ekitaldietan gastaturiko diru publikoaren kudeaketa eta kontrol hobeak ahalbideratuko zituen.