Skip to main content

ASOCEX

2008/08 Antsoaingo Udala (2006)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2008/08 Antsoaingo Udala (2006) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Antsoaingo Udalari buruzko 2006ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren eta haren erakunde autonomoen finantza-egoera.

Antsoaingo Udalak 10.000 biztanle inguruko udalerria da. Udalaz gain, hiru erakunde autonomo ditu: Gazte Berriak Kultur eta Kirol patronatua, Euskara patronatua eta Hezkuntza sexualaren aldeko patronatua. Azken honek, ordea, ez du jarduerarik egin fiskalizaturiko ekitaldian.

Txostenak dioenez, Antsoaingo Udalak iaz 11,6 milioi euro gastatu eta 13,1 jaso zituen, aipaturiko patronatuenak barne. Gastuetan finantza pasiboek sorturikoak dira handienak: 3,4 milioi. Ohiko ondasun eta zerbitzuetan 3,2 milioi gastatu ziren eta 71 udal langileen soldatetan hiru milioi.

Udal diru iturriei dagokienez, zergen bitartez 3,3 milioi lortu zituen, ohiko transferentziei esker 2,5 milioi eta inbertsioen salmentekin beste horrenbeste.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Ansoaingo Udalak urte amaieran milioi bateko superabita izan zuen. Diruzaintzako gerakina hiru milioikoa zen 2006ko ekitaldia amaitu zenean. Epe luzerako zorra 5,7 milioikoa zen. Azken urteotan bezala, finantza-zama txikia da, %3koa hain zuzen. Aiapatzekoa da, halaber, Udalak 3 milioiko diruzaintzako gerakina zuela 2006ko abenduaren 31n.

Antsoaingo Udalaren finantza egoera, beraz, ona da, zor maila txikia duelako. Hala ere, kontuan hartzekoa da diru sarreren zati handi bat hirigintza arlotik etorri dela azken urteotan, eta diru sarrera horiek gutxitu eginen direla etorkizunean.

Aurrekontu kitapena aztertu ondoren, Comptos Ganberak dio ongi islatzen dituela ekonomia jarduera eta 2006ko abenduaren 31ko aurrekontu egoera. Egoera balantzeak ere ongi islatzen du Udalaren finantza egoera, salbuespen pare bat kenduta: gaurkotu gabeko udal ondasun zerrenda eta lur zoruaren udal ondasuna, ofizialki egin gabe dagoelako.

Legezkotasunari dagokionez, Antsoaingo Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten du haren ekonomia jardueran.

Laburbilduz, Comptos Ganberaren aburuz Antsoaingo Udalaren kudeaketa ona da. Kudeaketa hobetzen segitzeko har litezkeen neurrian artean honakoak aipa daitezke: aurrekontuaren barne kontrola hobetu eta udal patronatuak udal zerbitzu bihurtzea, langile eta egoitza propiorik ez dutelako.