Skip to main content

ASOCEX

2011/13 Atarrabiako Udala (2009)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2011/13 Atarrabiako Udala (2009) ()
Nafarroako Comptos Ganberak Atarrabiako Udalaren 2009ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera.

Txostenak dioenez, Atarrabiako Udalaren gastuak 13 milioi izan ziren eta diru-sarrerak, berriz, 12,3 milioikoak. Diru-sarrerak %29 handitu ziren aurreko urteko datuekin alderatuz, batez ere jasotako kapital transferentziei esker. Gastuak ere %20 handitu ziren, inbertsioen kopurua ohi baino handiagoa izan zelako. Horien artean bi dira azpimarragarriak: Kultur etxea eta Estatuaren diru-laguntzaz finantzaturikoak.

Gastuei dagokienez, inbertsioek 5,1 milioi egin zuten, langilerian 4 milioi eta erdi gastatu ziren eta ohiko gastu eta zerbitzuetan 2,3 milioi. Diru-sarreretan transferentziak dira nagusiak: 4 milioi eta erdi kapital transferentziak eta 4,2 milioi ohiko transferentziei esker. Zuzeneko zergen bidez 2,3 milioi bildu ziren.

Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak, oro har, ongi islatzen ditu urteko ekonomia jarduera eta baita 2009ko abenduaren 31ko aurrekontu egoera ere. Hala ere, salbuespen batzuk aipatzen dira: ondasun zerrenda gaurkotu gabe dago, gaizki egotzitako mailegu bat eta aurrekontu emaitza doitua ere ez dago ongi kalkulatuta.

Legezkotasunari dagokionez, txostenak dio Atarrabiako Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten duela.

Atarrabiako Udalaren finantza egoerari dagokionez, txostenak dio ohiko gastuak kontrolatzeko ahalegina egin dela, eta diru-sarrera arruntak igo direla. Nolanahi ere, hirigintzari loturiko zergen diru-kopurua nabarmen jaitsi da.

Atarrabiako udalak 2009an aurrekontu-defizita izan zuen, eta diruzaintzako gerakina ere negatiboa izan zen: 1,3 milioi. Epe luzerako zorra 4,1 milioikoa da, zor-muga baino handiagoa. Hori guztia ikusita, Comptos Ganberak finantza-bidegarritasun plana egiteko aholkua eman dio Atarrabiako Udalari. Planak zorrak sorturiko gastuak eta gastu arrunten igoera ere kontuan hartu beharko ditu, azken inbertsioek horixe eraginen baitute.