Argitalpen data
Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2009/31 Itxaron-zerrendak gutxitzeko kontrataturiko langileriaren ordain-sariak (2008) () Nafarroako Comptos Ganberak Osasunbidearen itxaron-zerrendak gutxitzeko onarturiko kontu-sailaren kudeaketari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Gogoratzekoa da Parlamentuak 15 milioiko diru-saila onartu zela itxaron-zerrendak gutxitzeko.
Comptos Ganberak dioenez, Osasunbideak 12,3 milioi gastatu ditu zerrendak gutxitzeko ahaleginetan. Gainerakoari dagokionez, kontratatuen gizarte-segurantzaren gastuak ordaintzeko erabili omen da, baina Osasunbidearen kontabilitatetik atera daitekeen informazio bakarra da “langileriaren gastuak” diru-sailera bideratu zela. Informazio zehatzagoa lortzeko arazo nagusia da Osasunbideak ez duela ez ohiko ekonomia-baliabidea ezberdindu ohiko aurrekontutik. Beraz, diru-sailaren kudeaketari buruzko zenbait datu ematerik ez dago.
Txostenak dioenez, 2008an Osasunbideak 19,2 milioi gastatu zituen kontratazio eta produktibitate-osagarrian, beti ere itxaron-zerrendak gutxitzeko asmoz: kontratazio berrietan 13 milioi gastatu ziren, eta gainerakoa 1.810 lagunek kobratu zuten aipaturiko osagarrian. Gastu handiena Nafarroako Ospitalera bideratu zen (%21) Ospitalez kanpoko arreta (%19), lehen mailako arreta (%19) eta Bideko Birgina Ospitalea (%16).
Dirutza hori gastatuta, emaitza honakoa da: itxaron-zerrendak %25 gutxitu ziren. 50.000 lagun ziren itxaron-zerrendetan 2008ko amaieran
Comptos Ganberaren aburuz, horrelako neurriak noizean behin hartzeak zerrendak gutxitu egiten ditu hasiera batean, baina epe luzera ez da soluzio egokiena. Txostenak bestelako planteamendua eskatzen du: itxaron-zerrenda zergatik sortzen diren aztertzea, ondoren planifikazioa eta baliabideen kudeaketa ez ezik, zerrenden eta ospitaleen kudeaketa ere hobetzeko.